Formakuntza jarduera hau EFQM-Hobbide Bikaintasun markoaren aurkezpenean datza. Bere helburua LH-ko ikastetxeetan aplikatzea da eta marko honetan oinarritutako diagnosi tresna ere aurkeztuko da. Markoa ezagutzeko jarduera teoriko praktikoak gauzatuko dira eta honez gain ikastetxeko prozesu batzuen diagnosi ariketa bat  egingo da eta bertan detektaturiko hobekuntza arloen lehenestea eta dagozkien hobekuntza planen definizioa ere landuko da.

Iraupena: 15.00 ordu
Lekua: CIFP Iurreta LHII
Edukiera: 30 pertsonak
FASEA/K ORDUA/K DATA ORDUTEGIA MOTA
1 4,00 15-05-2018 09:30-13:30 Presentziala
Ordu ez Presentzialak: 11

Konpetentziak

  • Ikastetxeetan EFQM-Hobbide bikaintasun markoaren erabilera ahalbideratzea

  • PKS/KSI ko prozesuen eta Bikaintasun markoaren arteko trazagarritasuna identifikatzea

  • Markoarekiko diagnosiaren bitartez prozesuetan aurkitutako arloetatik abiatuz hobekuntza planak diseinatzea.

Edukiak

  • EFQM ereduaren aurkezpena: 
    * Kontestualizazioa: Hobbide-EFQM markoaren izateko arrazoia.
    * Markoaren egitura:
      -Edukia:EFQM ereduaren arloak.
     – Egitura horizontala:EFQM ereduaren oinarrizko kontzeptuak.
     – Egitura bertikala:Prozesuen kudeaketa etapak.
     – Kudeaketa ardatzak: prozesuei lotura.
     – Ebaluazio etapa: Oinarrizko kontzeptuei loturiko neurketa eremuak.

  • Trazagarritasuna: PKS/KSI eta Hobbide.

  • Diagnosirako metodoa (tresna).

Metodologia

Transferentzia jardueraren edukien garapenerako bertaratu beharreko jardunaldia eta proposaturiko material eta lanen garapenerako lan pertsonala.

HIZKUNTZA:: Elebiduna (euskera-gaztelera)

Ebaluazioa

Transferentzia jardueraren ebaluazioa GAI/EZ GAI izango da eta ebaluaziorako erabiliko diren irizpideak honakoak izango dira.

  • Bertaratu beharreko jardunaldiaren %100 orduetara bertaratzea.

  • Proposaturiko kasuen lanketa eta entregatze egokia.

Baldintzak

  • EHAE-ko Lanbide Heziketako ikastetxe bateko Kudeaketa Sistemen Arduraduna edo Zuzendaria izatea.

  • Jasotzen diren ezagutzak nork bere ikastetxean transferentzia ahalbidetzeko konpromezua.

Hautaketa irizpideak

Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:

  • Izen-emate ordena kontuan izango da.
  • Ikastetxe bakoitzeko pertsona baten partehartzea lehenetsiko da.

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.