Ikastaro hau Urratsbat eta Ikasenpresa programen barruan, ikasleekin ekintzailetza dinamizatzen ari diren irakasleei zuzenduta dago.
| FASEA/K | ORDUA/K | DATA | ORDUTEGIA | MOTA |
|---|---|---|---|---|
| 1 | 3,00 | 17-11-2020 | 15:00-18:00 | Presentziala |
| 2 | 3,00 | 24-11-2020 | 15:00-18:00 | Presentziala |
| 3 | 3,00 | 01-12-2020 | 15:00-18:00 | WEBINAR* |
| 4 | 3,00 | 09-12-2020 | 15:00-18:00 | Presentziala |
| 5 | 3,00 | 15-12-2020 | 15:00-18:00 | Presentziala |
| Ordu ez Presentzialak: 0 |
*WEBINAR: parte-hartzaileak, adierazitako data eta ordutegian online kontektatua egon behar du.
Konpetentziak
Ekintzailetasun eta intraekintzailetza gaitasunak:
• Emozioen gestioa.
• Ekintzailetasun estrategia.
• Bidezko ekonomia ekintzailetzan.
• Negozio plana eta marketina emozio ikuspegitik.
Edukiak
Ikastaroa jarraian adierazten diren 5 moduluetan banatuko da:
1. Dearfoc ereduaren aurkezpena: Neu ekintzaile.
2. Garapen emozionala.
3. Garapen estrategikoa.
4. Garapen sozioala.
5. Negozio planaren garapena.
Metodologia
Formakuntza praktiko bat izango da, non garapen emozionala oinarria izango delarik, ekintzailetza aukera bat landuko den:
– Ekintzailetza-prozesuetarako DEAR KOF metodologiari lotutako lan-moduluetako gai teknikoetan prestatzea.
– Prestakuntzaren xede diren gaiei lotutako testuko edo ikus-entzunezko eduki osagarriak.
– Parte-hartzaileek eraikuntzari buruzko kasu erreal eta praktikoetan proposatzen dituzten zalantza eta kezketan oinarritutako elkarrizketak eta eztabaidak sortzea.
– Tailer-formatua, gure produktuaren eta zerbitzuaren balio-proposamena eraikitzeko.
Ebaluazioa
Ebaluaketarako honako irizpideak jarraituko dira:
- Formakuntza orduen %90arekin bete behar da.
Baldintzak
Formakuntzan parte-hartzeko, gutxienez honako baldintzetako bat bete beehar da:
- Ikastetxeean Urratsbat Programaren Dinamizatzaile izatea eta Ikasenpesako dinamizatzaile izatea.
- Edo Hezilab-eko partaide izatea.
Hautaketa irizpideak
Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:
• Urratsbat programan azkenengo 2 urtetan parte-hartu izana.
• Ikasenpresan daude ikastetxeko ziklo kopurua (%).
• Izen-emate ordena kontuan izango da.
Izen-emate datak eta informazioa
- Izen-emate epea: 2020ko azaroaren 9 da.
Eman izena ikastaro honetan