Ikastaro hau Urratsbat eta Ikasenpresa programen barruan, ikasleekin ekintzailetza dinamizatzen ari diren irakasleei zuzenduta dago.

Iraupena: 15.00 ordu
Lekua: CIFP IURRETA LHII
Edukiera: 20 pertsonak
Hizkuntza Gaztelania
FASEA/K ORDUA/K DATA ORDUTEGIA MOTA
1 3,00 17-11-2020 15:00-18:00 Presentziala
2 3,00 24-11-2020 15:00-18:00 Presentziala
3 3,00 01-12-2020 15:00-18:00 WEBINAR*
4 3,00 09-12-2020 15:00-18:00 Presentziala
5 3,00 15-12-2020 15:00-18:00 Presentziala
Ordu ez Presentzialak: 0

*WEBINAR: parte-hartzaileak, adierazitako data eta ordutegian online kontektatua egon behar du.

Konpetentziak

Ekintzailetasun eta intraekintzailetza gaitasunak:

•   Emozioen gestioa.
•   Ekintzailetasun estrategia.
•   Bidezko ekonomia ekintzailetzan.
•   Negozio plana eta marketina emozio ikuspegitik.

 

Edukiak

Ikastaroa jarraian adierazten diren 5 moduluetan banatuko da:

1.    Dearfoc ereduaren aurkezpena: Neu ekintzaile.
2.    Garapen emozionala.
3.    Garapen estrategikoa.
4.    Garapen sozioala.
5.    Negozio planaren garapena.

Metodologia

Formakuntza praktiko bat izango da, non garapen emozionala oinarria izango delarik, ekintzailetza aukera bat landuko den:

– Ekintzailetza-prozesuetarako DEAR KOF metodologiari lotutako lan-moduluetako gai teknikoetan prestatzea.
– Prestakuntzaren xede diren gaiei lotutako testuko edo ikus-entzunezko eduki osagarriak.
– Parte-hartzaileek eraikuntzari buruzko kasu erreal eta praktikoetan proposatzen dituzten zalantza eta kezketan oinarritutako elkarrizketak eta eztabaidak sortzea.
– Tailer-formatua, gure produktuaren eta zerbitzuaren balio-proposamena eraikitzeko.

 

Ebaluazioa

Ebaluaketarako honako irizpideak jarraituko dira:

  • Formakuntza orduen %90arekin bete behar da.

Baldintzak

Formakuntzan parte-hartzeko, gutxienez honako baldintzetako bat bete beehar da:

  • Ikastetxeean Urratsbat Programaren Dinamizatzaile izatea eta Ikasenpesako dinamizatzaile izatea.
  • Edo Hezilab-eko partaide izatea.

Hautaketa irizpideak

Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:

•   Urratsbat programan azkenengo 2 urtetan parte-hartu izana.
•   Ikasenpresan  daude ikastetxeko ziklo kopurua (%).
•   Izen-emate ordena kontuan izango da.

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.