Tailer honen helburua kalifikazioaren diseinuan sakontzea da, ETHAZI ereduaren barruan gaitasunen araberako ebaluazio-diseinu batetik abiatuta.
FASEA/K | ORDUA/K | DATA | Ordutegia | MOTA |
---|---|---|---|---|
Ordu ez Presentzialak: 6.00 |
Konpetentziak
ETHAZI ereduaren testuingurura norbere irakasle jarduna eraldatzen du
Edukiak
Moduluen kalifikazioaren diseinua
Kalifikaziorako estrategiak
Metodologia
Modalitate aurrez aurre.
Metodologia aktibo-kolaboratiboa.
Ebaluazioa
Formakuntza orduen %90arekin bete behar da.
Ikastaro honetan ezarritako konpetentzia garatzea.
Ikastaroan modu aktiboan parte hartzea eta jarduera guztiak entregatzea.
Baldintzak
EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeren batean irakasle izatea.
Ethazi ereduaren ezagutza aurreratua izatea
Ikaskuntza estrategiaren diseinu tailerretan partehartu izana.
Hautaketa irizpideak
Izen-emate kopurua eskainitako plaza kopurua baino handiagoa bada, irizpide hauek hartuko dira kontuan hautaketa egiteko:
Parte-hartzaileak hautatzeko, ikastetxe bakoitzaren irizpidea hartuko da kontuan, aldaketa metodologikoa ezartzeko estrategiaren arabera, ikaskuntza koordinatzailaren bitartez
Lehentasuna emango zaie Ikaskuntza Koordinatzailearen programan parte hartu duten edo hartzen ari diren ikastetxeei.
LHko ikastetxe publikoen eta itunduen arteko orekari eutsiko zaio.
Ikastetxe bereko pertsonen artean, izena emateko hurrenkera hartuko da kontuan, betiere ikastetxearen metodologia-aldaketarako proiektuaren beharrizanak kontuan hartuta.
Gehienez 10 pertsona ikastetxe bakoitzeko eta 2 pertsona heziketa-ziklo/ikastetxe bakoitzeko.
Izen-emate datak eta informazioa
Izena emateko azken eguna: 2024ko maiatzaren 27a arte
Ebazpena: 2024ko maiatzaren 30ean, posta elektronikoz jakinaraziko zaio inskribatutako pertsonari prestakuntzan onartua izan den ala ez. Onartutako pertsonak zuzenean matrikulatuko dira matrikulak kudeatzeko sistemaren bidez, emandako datuetatik abiatuta.