TKNIKAtik irakasle, ikastetxe zein espezialitateen arteko elkarlanerako sareak indartu nahi ditugu eta baita hainbat gai esanguratsuren inguruan aritzeko tailerrak eskaini ere. Horretarako, ekainaren 10etik 14ra, topaketa eta jarduera ezberdinak egingo ditugu Ethazi ikaskuntza testuinguru berriaren inguruan.Jardunaldi eta topaketa hauek Ethazi inplantazio fasean ari diren irakasleentzako edo Ethazi testuinguruan esperientzia edo/eta prestakuntza dutenentzat daude pentsatuak. Ethazik dakarren ikaskuntza prozesua ulertzeko modu berrian aurrera egiteko gakoak eskaintzea eta partekatzea da asmoa.
Iraupena:
4.00 ordu
Lekua:
CIFP Iurreta LHII. Olaburu auzunea, 19., 48215 Iurreta, Bizkaia.
Edukiera:
60 pertsonak
Hizkuntza
Gaztelania
FASEA/K | ORDUA/K | DATA | ORDUTEGIA | MOTA |
---|---|---|---|---|
1 | 4,00 | 12-06-2019 | 09:00-13:00 | Presentziala |
Ordu ez Presentzialak: 0 |
Konpetentziak
- ETHAZI testuinguruan eragile aktibo diren Irakasleak akonpainatu.
- Irakasleak erronketan oinarritutako ikaskuntza kolaboruntz zuzendutako eszenatoki berrien sortzaile gisa orientatu.
- ETHAZI ikuspegitik ikasketa prozesuaren ebaluazioa erraztu dezaketen tresnak ezagutu eta esperimentatu.
Edukiak
ETHAZI ikuspegitik ikasketa prozesuaren ebaluazioa erraztu dezaketen tresnak ezagutzeko eta esperimentatzeko tailerra.Metodologia
Modalitate Presentziala.Metodologia Aktibo-Kolaboratiboa.
Ebaluazioa
Ez dago ebaluaketarako irizpiderik.Baldintzak
- EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea.
- ETHAZI inplantazio fasean ari diren irakasleentzako edo Ethazi testuinguruan esperientzia edo/eta prestakuntza izatea.
Hautaketa irizpideak
Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:- Ikaskuntza Koordinatzaile programan parte hartzen duten zentroei lehentasuna emango zaie.
- Ikastetxearen aldaketa metodologikoaren ezarpen planean dauden pertsonen eskaerek lehentasuna izango dute.
- LHko ikastetxe publiko eta kontzertatuen arteko oreka mantenduko da.
- Ikastetxe bereko irakaslegoaren artean izen-emate ordena aintzakotzat hartuko da, betiere Ikastetxe Proiektuaren beharrak errespetatuz.
Izen-emate datak eta informazioa
- Izen-emate epea: 2019 (e)ko maiatzaren 22(a).
- Ebazpena: 2019 (e)ko maiatzaren 30(e)an, izena eman duen pertsonari, emailez jakinaraziko zaio formakuntzan
onartua edo baztertua izan den.
- Onartuta izan den pertsonak matrikula online osatu behar du (komunikazio email berean adierazten den estekan sartuz eta eskatzen diren datuak guztiak osatuz).
- Matrikulazio epea: 2019 (e)ko ekainaren 5(a).
Eman izena ikastaro honetan

Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.