Errealitate birtuala eta areagotua ezagunak zaizkigun teknologiak dira, eta gure ikasleekin lan egiteko aukera berriak ikusten ditugu. Baina beharrezkoa den hardwarearen instalazioari aurre egitea oztopo bat izan daiteke, eta agian, horregatik ez ditugu erabiliko.Kurtso honetan hesi hori gainditu nahi dugu eta bukatu ondoren, gure Errealitate Birtualeko lehen programa martxan izatea lortu nahi da.
Iraupena:
4.00 ordu
Lekua:
On line
Edukiera:
200 pertsonak
Hizkuntza
Gaztelania
| FASEA/K | ORDUA/K | DATA | ORDUTEGIA | MOTA |
|---|---|---|---|---|
| Ordu ez Presentzialak: 4 |
Konpetentziak
Errealitate birtualeko aplikazioetarako behar diren hardwarea eta softwarea instalatzea.Edukiak
- Tknikako Ingurune Birtualen espezializazio-arloaren aurkezpena.
- Errealitate Birtualari, Errealitate Areagotuari eta Errealitate Mistoari buruzko oinarrizko kontzeptuak.
- Eduki motak teknologiaren arabera.
- Behar den hardwarea.
- Errealitate Birtualaren bisoreak.
- Errealitate Birtualerako eduki-plataformak.
- Errealitate Birtualeko sistemak instalatzea.
- Adibideak.
Metodologia
Ikastaroa %100 online egingo da, eta 4 orduko ahalegina eskatzen du, zure erritmoan egin ahal izango duzu ikastaroak iraungo duen 5 egunetan.
Moodle plataforma erabiliko dugu. Bertan, erabili beharreko materialak egongo dira eskuragarri, eta zalantzak argitzeko foro bat izango da. Foro hori posta elektronikoaren edo bideokonferentziaren bidezko komunikazioarekin osatuko da, beharrezkoa denean.
Hautazkoa den atal praktikoa egiteko, ikastaroan zehar eta mailegu gisa, Tknikatik RV ekipoak jarriko dira parte-hartzaileen eskura. Ekipo mugatuak daudenez, ikastaroa bukatutakoan interesatuta dauden parte-hartzaile guztiek ekipoak erabiltzen jarraitu ahal izango dute pertsona guztiek praktikak egin arte.
Ebaluazioa
Ebaluaketarako honako irizpideak jarraituko dira:- Formakuntza orduen %90arekin bete behar da.
Baldintzak
- EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea.
Hautaketa irizpideak
Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:- Izen-emate ordena kontuan izango da.
- Ikastetxe bakoitzeko pertsona baten partehartzea lehenetsiko da.
Izen-emate datak eta informazioa
- Izen-emate epea: 2020ko ekainaren 17(a)
Eman izena ikastaro honetan
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.