Errealitate Birtualak/Areagotuak makina bat aukera eskaintzen dizkigute gure ikasleekin lan egiteko orduan.Simulagailu birtualek gure ikasleek euren etorkizuneko lanpostuetan erabili behar izango dituzten prozeduren barneratzea eta beharrezko gaitasunen jabetzea laguntzen eta errazten dituzte.Zer lor dezakegu teknologia hauek erabiliz?Gure ikasleen motibazio eta arreta mailaren hobekuntza bilatzen dituzten jolas-esperientziak. Formakuntza denboraren urritzea eta hutsak gutxitu zenbait prozesuren burutzean, hezkuntza tradizionalarekin alderatuz.

Iraupena: 2.00 ordu
Lekua: Tknika Zamalbide auzoa z/g Errenteria 20100 (Gipuzkoa)
Edukiera: 25 pertsonak
FASEA/K ORDUA/K DATA ORDUTEGIA MOTA
1 2,00 17-05-2018 10:00-12:00 Presentziala
Ordu ez Presentzialak: 0

Konpetentziak

Irudipenezko eta jatorrizko irtenbideak proposatzeko gaitasuna simulatzaileen bidez.

Edukiak

1. TKNIKAko Gune Birtualen Espezializazio Gunean burutu den proiektuaren azalpen laburra.

2. Simulagailu Birtual desberdinen aurkezpena. Aurkeztutako simulagailuak frogatu eta bere funtzionamendua eta aukerak ulertu.
3. Espezialitate desberdinetarako eta teknologia hauek klasean erabiltzeko interesa duten zentruetarako posible izan daitezkeen prozesu simulazioen proposamenen bilketa.

Metodologia

Jardunladia batez ere praktikoa izango da.

Ebaluazioa

Ebaluaketarako honako irizpideak jarraituko dira:

  • Formakuntza orduen %90arekin bete behar da.

Baldintzak

  • EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea.

Hautaketa irizpideak

Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:

  • Izen-emate ordena kontuan izango da.
  • Ikastetxe bakoitzeko pertsona baten partehartzea lehenetsiko da.

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.