Eransketa bidezko HP- MultiJet Fusion teknologia eta Creaform Academia-ren eskanerra.

Iraupena: 5.00 ordu
Lekua: TKNIKA
Edukiera: 15 pertsonak
Hizkuntza Euskara
EGUNAKORDUAKDATAORDUTEGIAMODALITATEA
15,0020-05-202109:00-14:00Presentziala
Ordu ez presentzialak: 0

Konpetentziak

Lehenengo zatian, Eransketa bidezko HP- MultiJet Fusion teknologiaren zehaztasunen berri emango da.
Bigarren zatian, Creaform Academia 50 eskanerraren erabilera azalduko da.

Edukiak

Lehenengo zatian, Eransketa bidezko HP- MultiJet Fusion teknologiaren zehaztasunak azalduko dira:
  • Piezen diseinuaren aukerak.
  • Fabrikazioa nola prestatzen den eta fabrikazio prozesuaren azalpena.
  • Eskuragarri dagoen materiala eta dauzkan aplikazioak.
  • Fabrikazio espaziora bisita egingo da.
Bigarren zatian, lagapenean eskuragarri dagoen ekipoaren erabilera azalduko da, Creaform Academia 50 eskanerra, alegia:
  • VX-Elements software lizentziaren  erabilera.
  • Eskanerraren erabilera erakutsiko da.

Metodologia

 Presentziala izango da, azalpen bitartez.

Ebaluazioa

Ebaluaketarako honako irizpideak jarraituko dira:
  • Formakuntza orduen %90arekin bete behar da.

Baldintzak

  • EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea.

Hautaketa irizpideak

Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:
  • IKASLAB sareko laborategi arduradunek lehentasuna izango dute.
  • Izen-emate ordena kontuan izango da.
  • Ikastetxe bakoitzeko pertsona baten partehartzea lehenetsiko da.

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.