Ikastaro honetan, TKnikan landutako eta CyberLehiako finalean erabilitako ER/DEF CTF plataforma inguru errealean muntatuko du bakoitzak bere ikastxean.
| FASEA/K | ORDUA/K | DATA | Ordutegia | MOTA |
|---|---|---|---|---|
| 1 | 4.00 | 15-10-2026 | 09:00 – 13:00 | Hurrunekoa |
| 2 | 4.00 | 22-10-2026 | 09:00 – 13:00 | Hurrunekoa |
| 3 | 4.00 | 29-10-2026 | 09:00 – 13:00 | Hurrunekoa |
| 4 | 4.00 | 05-11-2026 | 09:00 – 13:00 | Hurrunekoa |
| 5 | 4.00 | 12-11-2026 | 09:00 – 13:00 | Hurrunekoa |
| 6 | 4.00 | 19-11-2026 | 09:00 – 13:00 | Hurrunekoa |
| 7 | 4.00 | 03-12-2026 | 09:00 – 13:00 | Hurrunekoa |
| 8 | 4.00 | 10-12-2026 | 09:00 – 13:00 | Hurrunekoa |
| Ordu ez presentzialak: 30.00 |
Konpetentziak
Ikastaro honen bidez, TKnikan ondutako ER/DEF CTF plataforma muntatzeko gaitasuna garatzea da helburua.
Edukiak
- 1. Saioa (Urriak 15 – 10:00-12:00) online:
- Azpiegituraren oinarriak eta azalpen orokorra
- Metodologiaren azalpena
- Tutoretza Saioak (hautazkoak): Ostegunero 10etatik 13etara
- Arazoak konpontzea
- Laguntza teknikoa
Metodologia
Modu asinkronoan, lagungarriak diren azalpenak eskainiko dira, ikus-entzunezko material eta giden bidez.
Aukerazko tutoretzak, ikastaroak irauten duen bitartean, astean behin izango dira. Bertan bakoitzak aurkitu dituen zailtasunak konpontzen eta izan ditzakeen zalantzak argitzen saiatuko gara.
Ebaluazioa
Ingurune erreal batean, bakoitzak bere ikastetxean, azpiegitura muntatu izanaren ebidentziak aurkeztu beharko dira ikastaroa gainditutzat emateko.
Baldintzak
Ez dago ezinbestean bete beharreko baldintzarik, baina ondoko teknologietan ezagutza izateak ikastaroa errazago burutu ahal izaten lagunduko du:
- Proxmox
- Terraform
- Ansible
- Git
- Docker
Horrez gain, gomendagarria da aurretik gai honen inguruan izan diren ikastaroak burutu izana:
- https://tknika.eus/eu/cont/cursos/ziber-er-def-ctf-plataforman-erabiltzeko-erronkak-garatzeko-ikastaroa/
- https://tknika.eus/eu/cont/cursos/er-def-ingurunea-azalpena-inplantaziorako-laguntza/
Beste aldaera batzuk ere izan daitezke, baina orokorrean ondoko baliabideak izan beharko dira eskuragai ikastetxean:
- Plataforma instalatu ahal izateko Proxmox zerbitzari bat (ez da zertan soilik honetarako izan behar).
- Proxmox horretara bidea ematen duen switch bat, partehartzaileentzako VLANak eskaini eta plataformara bide emango diena.
Hautaketa irizpideak
Saiatuko gara inor kanpoan ez uzten, baina izen-emateen kopuruak eskainitako plazen kopurua gainditzen badu, hautaketa honako irizpide hauen arabera egingo da:
- Informatika eta komunikazioen arloko irakasleek lehentasuna izango dute.
- Zentro bakoitzean gehienez pertsona batek parte hartzea lehenetsiko da.
- Izena emateko hurrenkera.
Izen-emate datak eta informazioa
Izen emateak 2026/10/13 arte, 13a eguna barne.
Eman izena ikastaro honetan