Gaur egungo lan-merkatuan mugitu eta moldatzeko espezialitate bakoitzari dagozkion gaitasun espezifikoez gain, pertsonek beste gaitasun hauek ere beharko dituzte: talde lana, jarrera ekintzailea, sormenezko pentsamendua, komunikaziorako trebezia, konpromisoa, elkartasuna… Hortaz, lan-merkatuan arrakasta izateko gure ikasleentzat ezinbesteko gaitasunak dira.LH Euskadiko irakasleek, orain arte egin duten gisa, paper garrantzitsua dute ibilbide horretan: ikasleentzat eredugarri izan behar dute, orain arte erabilitako metodologiak aldatuz eta egokituz, erronketan oinarritutako ikaskuntza aktibo-kolaboratiboak erabiliz adibidez.Irakasle-taldeei aldaketa metodologikoan lagundu asmoz, Tknikatik oinarrizko prestakuntza berri bat antolatu da. Prestakuntza eskaintza honekin irakasleak aldaketa metodologikoan parte hartu eta esperimentatuko du, erronketan oinarritutako ikaskuntza aktibo-kolaboratiboak bere ikasgelarako diseinatzen, dinamizatzen eta martxan jartzen
Iraupena:
70.00 ordu
Lekua:
Araba: CIFP Mendizabala LHII
Edukiera:
20 pertsonak
Hizkuntza
Elebiduna: Euskara, Gaztelania
FASEA/K | ORDUA/K | DATA | ORDUTEGIA | MOTA |
---|---|---|---|---|
1 | 3,50 | 21-01-2019 | 16:00-19:30 | Presentziala |
2 | 3,50 | 28-01-2019 | 16:00-19:30 | Presentziala |
3 | 3,50 | 11-02-2019 | 16:00-19:30 | Presentziala |
4 | 3,50 | 04-03-2019 | 16:00-19:30 | Presentziala |
5 | 3,50 | 01-04-2019 | 16:00-19:30 | Presentziala |
6 | 3,50 | 13-05-2019 | 16:00-19:30 | Presentziala |
Ordu ez Presentzialak: 49 |
Konpetentziak
- Irakasleak ETHAZI testuinguruan eragile aktibo gisa kokatu.
- Irakasleak erronketan oinarritutako ikaskuntza kolaboruntz zuzendutako eszenatoki berrien sortzaile gisa orientatu.
- Lantaldeak sortu eta dinamizatzako teknika batzuk ezagutu.
- Metodologia didaktiko desberdinak ezagutu.
- ETHAZI ereduaren ebaluazio enfokea aztertu
- Gaitasunetan oinarritutako ebaluazio herramintak ezagutu.
- Erronka bat diseinatu.
- Erronka bidezko testuinguru kolaboratibo eszenatoki bat ezarri.
- Irakasleak zikloaren birprogramazioan bideratu.
- Komunikazioaren garrantziari buruzko hausnarketa egin, ikaskuntza kolaboratibo ingurune batean funtsezko elementu gisa.
- Sormenezko pentsamendua errezten dituzten herramintak erabili.
- Lan kolaboratiboan IKT tresnek komunikazioan, informazioaren bilaketan eta material berrien sorkuntzan duen garrantzia aztertu.
Edukiak
- Ikaskuntza ingurune aktibo-kolaboratiboetan.
- Ebaluazioa.
- Metodologia aktibo-kolaboratiboak.
- Birprogramazioa.
- Komunikazioa.
- Sormenezko Pentsamendua.
- Kultur Ekintzailea.
Metodologia
Modalitate erdipresentziala.Metodologia aktibo-kolaboratiboa.
Ebaluazioa
- Ikastaroaren ordu kopuru osoaren %90a betetzea.
- Ikastaro honetan ezarritako gutxieneko konpetentzia mailara iristea.
- Ikastaroaren jarduera guztiak entregatzea.
Baldintzak
- EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea.
- Izen-ematea 2018/2019 ikasturteko ikastetxe unea kontuan hartuz egingo da. Adibidez: pertsona batek Araban lan egiten badu, inskribatu ahal izango da soilik Araban eskainitako kurtsoetan.
Hautaketa irizpideak
Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:- Ikaskuntza Koordinatzaile programan parte hartzen duten zentroei lehentasuna emango zaie.
- Ikastetxearen aldaketa metodologikoaren ezarpen planean dauden pertsonen eskaerek lehentasuna izango dute.
- LHko ikastetxe publiko eta kontzertatuen arteko oreka mantenduko da.
- Ikastetxe bereko irakaslegoaren artean izen-emate ordena aintzakotzat hartuko da, betiere Ikastetxe Proiektuaren beharrak errespetatuz.
Izen-emate datak eta informazioa
Izen-emate epea: 2018(e)ko abenduaren aren 21(a).Ebazpena: 2019 (e)ko urtarrilaren 10(e)an, izena eman duen pertsonari, emailez jakinaraziko zaio formakuntzan onartua edo baztertua izan den.
- Onartuta izan den pertsonak matrikula online osatu behar du (komunikazio email berean adierazten den estekan sartuz eta eskatzen diren datuak guztiak osatuz).
- Matrikulazio epea: 2019 (e)ko urtarrilaren 17(a).
Eman izena ikastaro honetan
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.