Gaur egungo gizartean eta lan-merkatuan mugitu eta moldatzeko espezialitate bakoitzari dagozkion gaitasun espezifikoez gain, pertsonek beste gaitasun hauek ere beharko dituzte: talde lana, jarrera ekintzailea, sormenezko pentsamendua, komunikaziorako trebezia, konpromisoa, elkartasuna… Hortaz, gure ikasleentzat ezinbesteko gaitasunak dira. LH Euskadiko irakasleek, orain arte egin duten moduan, paper garrantzitsua dute ibilbide horretan: ikasleentzat eredugarri izan behar dute, orain arte erabilitako prozedurak aldatuz eta ikaskuntza eredu aurreratuetara egokituz. Irakasleei aldaketa metodologikoan laguntzeko eta Lanbide Heziketako Ikaskuntza Ereduari ekiteko gaitasun berriak garatzeko asmoz, oinarrizko prestakuntza hau antolatu dugu.

Iraupena: 70.0 ordu
Lekua: CIFP TARTANGA LHII,
Edukiera: 27 pertsonak
Hizkuntza Gaztelania
FASEA/K ORDUA/K DATA Ordutegia MOTA
1 3.50 17-10-2023 16:00 - 19:30 Presentziala
2 3.50 24-10-2023 16:00 - 19:30 Presentziala
3 3.50 07-11-2023 16:00 - 19:30 Presentziala
4 3.50 21-11-2023 16:00 - 19:30 Presentziala
5 3.50 12-12-2023 16:00 - 19:30 Presentziala
6 3.50 23-01-2024 16:00 - 19:30 Presentziala
Ordu ez Presentzialak: 49.00

Konpetentziak

  • ETHAZI ereduaren testuingurura norbere irakasle jarduna eraldatzen du.

Edukiak

  • Euskadiko Lanbide Heziketako Ereduaren ezaugarriak

  • Ikaskuntza kolaboratiboa

  • Eronkak eta 11 pausuak

  • Eboluziorantz bideratutako ebaluazioa.

Metodologia

  • Modalitate erdipresentziala.

  • Metodologia aktibo-kolaboratiboa.

Ebaluazioa

Ebaluaketarako honako irizpideak jarraituko dira:

  • Formakuntza orduen % 90arekin bete behar da.

  • Ikastaro honetan ezarritako konpetentzia garatzea

  • Ikastaroan modu aktiboan parte hartzea eta jarduera guztiak entregatzea.

Baldintzak

  • EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea. 

Hautaketa irizpideak

Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:

  • Partehartzaileen hautaketarako ikastetxe bakoitzaren irizpidea kontutan hartuko da, ikastetxe horrek aldaketa metodologikoaren ezarpena aurrera eramateko duen estrategiaren arabera.

  • Ikaskuntza Koordinatzaile programan parte hartzen duten zentroei lehentasuna emango zaie.

  • Izen-ematea edozein lurraldetan egin ahalko da.

  • LHko ikastetxe publiko eta kontzertatuen arteko oreka mantenduko da.

  • Ikastetxe bereko irakaslegoaren artean izen-emate ordena aintzakotzat hartuko da, betiere Ikastetxe proiektuaren beharrak errespetatuz.

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.