Jarduera honen helburua Lanbide Heziketako irakaslegoa enpresa instalatzaile txikien (elektizistak, iturginak,...) kudeaketa gakoetan prestatzea da. Horretarako, parte-hartzaileari, kudeaketa prozesua zertan datzan azalduko zaio eta kostuen analisia eta etekin margenak nola kalkulatu erakutsiko zaio.

Iraupena: 6.00 ordu
Lekua: Tknika
Edukiera: 20 pertsonak
FASEA/K ORDUA/K DATA ORDUTEGIA MOTA
1 6,00 01-12-2016 08:30-14:30 Presentziala
Ordu ez Presentzialak: 0

Konpetentziak

1.- Enpresak gauzatuko duen lanen- exekuzio prozesuaren planifikazio estandarra garatzea;  horretarako abisua jasotzen denetik edota hasierako aurrekontutik, exekuzio zuzenaren behin betiko inspekziora bitarte dauden pausu danak kontutan hartuko dira.

2.-Kostuak eta marjinak kalkulatzeko metodología ezagutzea: enpresaren emaitzak kontutan izanik eta pertsonalgoaren kostuen, materiale kostuen eta gastu orokorren kontzeptuak bananduz, materialen gaineko marjinak eta enpresaren fakturaziorako orduko kostua kalkulatuko dira.

Aurrez aipatutako helburu bakoitzerako erreminta informatiko bat erabiliko da.  Erreminta, dohako web programa batean oinarritzen da eta enpresaren datuak sartzea ahalbideratzen du.

Edukiak

Eduki teorikoak:

a.- Orduko prezioaren kalkuloa
b.- Produkzio prozesua

Eduki praktikoak:

a.- Programen aurkezpena eta erabilera
1. Orduko prezioaren kalkuloa
2. Produkzio prozesuentzako gida.
b.- Ariketa praktikoak

Metodologia

Jardunaldia 4 atazetan bananduko da:

•    1 ataza: enpresaren orduko-preziaoren kalkuloa egiteko ereduaren azalpen teorikoa.
•    2 ataza: erreminta informatikoaren erabileraren analisia eta kasu errealen adibideak erabiliz ariketak egingo dira.
•    3. ataza: enpresaren instalazio prozesuen antolakuntzarako ereduaren azalpen teoriokoa.
•    4. ataza: erreminta informatikoaren erabileraren analisia eta kasu errealen adibideak erabiliz ariketak egingo dira.

Parte-hartzaileri saioan erabiliko diren aurkezpenak eta dokumentazioa emango zaizkio.

Ebaluazioa

Jardunaldi honetan ez da parte-hartzailearen ezagutza ebaluaziorik egingo, bertaratzen diren pertsonen asistentzia soilik jasoko da.

Baldintzak

EAEko Lanbide Heziketako honako prestakuntza zikloetako irakasle izatea:

ELEKTRIZITATE-ELEKTRONIKA

Erdi maila:

•    Instalazio elektrikoak eta automatikoak
•    Telekomunikazio instalazioak

Goi maila:

•    Sistema elektroteknikoak eta automatizatuak
•    Telekomunikazio- eta informatika- sistemak

ENERGIA ETA URA

Goi maila:

•    Energi eraginkortasuna eta eguzki energi termikoa


INSTALAZIOA ETA MANTENIMENDUA

Erdi maila:

•    Mantentze-lan elektromekanikoa
•    Beroa sortzeko instalazioak
•    Hozteko eta berotzeko instalazioak

Goi maila:

•    Instalazio termiko eta fluidodunen proiektu garapena
•    Instalazio termiko eta fluidodunen mantentzea

Hautaketa irizpideak

Izen-emateak eskaintzen diren plazen kopurua gainditzen badu, hautaketa honako irizpide hauek jarraituz egingo da:

•    Izen-emate ordena aintzakotzat hartuko da.
•    Ikastetxe bakoitzeko pertsona baten parte-hartzea lehenetsiko da.

Izen-emate azken eguna: 2016ko azaroak 27

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.