Elikagaien laginetan analisis mikrobiologikoa egiteko ikastaro praktikoa, ikasgelan zuzenean aplikatzeko.

Iraupena: 10.00 ordu
Lekua: Tknikako nekazaritzako elikagaien eta industriaren laborategia (Errenteria-Gipuz
Edukiera: 8 pertsonak
Hizkuntza Gaztelania
EGUNAKORDUAKDATAORDUTEGIAMODALITATEA
13,5020-04-202116:00-19:30Presentziala
23,5022-04-202116:00-19:30Presentziala
33,0026-04-202116:00-19:00Presentziala
Ordu ez presentzialak: 0

Konpetentziak

 Gaitasun orokorra:

  • Lanbide Heziketako irakasleak mikrobiologia teknika basikoetan gaitzea ezagutza hau ikasgelara transferitzeko.

Gaitasun espezifikoak:

  •      Mikroorganismoentzako hazkuntza medio desberdinen ezagutza eta prestaketa ezarritako protokoloak jarraituz.
  •       Ereinketa eta inokulazio teknika desberdinak ikasi eta praktikatu sugarraren teknika aseptikoa erabiliz.
  •       Mikroorganismoen isolaketa eta zenbaketa teknikak aplikatu.
  •       Mikroorganismoen tintzio eta behaketa teknikak aplikatu, analisiarentzako egokienak aukeratuz.
  •     Bakterio Identifikazio teknika basikoak erabili hazkuntza medioan isolaturiko kolonietan.

Edukiak

  • Hazkuntza medioak prestatzeko behar diren material eta erreaktiboak
  • Protokolo egokiak jarraituz hazkuntza medioen prestakuntza
  • Hazkuntza medioen esterilizazioa eta esterilitatearen kontrola
  • Baldintza aseptikoetan lan egin teknika egokien bidez, sugarra/CBS kanpaia
  • Mikroorganismoen inokulazioa, ereinketa eta isolamendua teknika desberdinen bidez
  • Mikroorganismoen inkubazioa
  • Kultiboen deskribapen makroskopikoa
  • Unitate kolonia-eratzaileak lortu
  • Mikroorganismoen kontaketa teknikak aplikatu
  • Bakterioak identifikatzeko zenbait teknika praktikatu

Metodologia

Sesioak praktikoak izango dira eta Tknikako laborategietan burutuko dira (Errenteria-Gipuzkoa). Bertan, dokumentu honetan deskribatutako edukiak landuko dira, eta ikasgelan zuzenean aplikatzeko behar diren baliabideak emango dira.

Hasi aurretik laborategi protokolo idatziak erraztuko dira, hauek sesio guztietara ekarri beharko dira praktiken jarraipen egokia burutzeko.

Ebaluazioa

Ebaluaketarako honako irizpideak jarraituko dira:
  •     Formakuntza orduen %90arekin bete behar da.
  •     Eskatutako ariketak egin eta saio presentzialera bertaratu behar dira.

Baldintzak

  • EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea laborategiko oinarrizko mikrobiologia teknikak emateko interesa duen edozein espezialitatetan.

Hautaketa irizpideak

Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:
  • Izen-emate ordena kontuan izango da.
  • Ikastetxe bakoitzeko pertsona baten partehartzea lehenetsiko da.

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.