Ikastaroaren helburua irakasleak FEMAP 2019.1 softwarrarekin elementu finitoen bidezko analisia eta postprozesatua ikastea eta praktikatzea da. Elementu finito desberdinak aplikatuz ariketak egingo dira, material konposatuen kasu praktiko bat barne. Baita ere ikasitakoa ikastetxean inplementatzeko erremintak emango dira, softwarraren instalazioa eta konfigurazioa, ikasleekin erabili ahal izateko.

Iraupena: 18.00 ordu
Lekua: TKNIKA, Zamalbide auzoa z/g, 20100 ERRENTERIA (Gipuzkoa)
Edukiera: 15 pertsonak
Hizkuntza Elebiduna: Euskara, Gaztelania
FASEA/K ORDUA/K DATA ORDUTEGIA MOTA
1 3,00 04-11-2019 15:30-18:30 Presentziala
2 3,00 05-11-2019 15:30-18:30 Presentziala
3 3,00 06-11-2019 15:30-18:30 Presentziala
4 3,00 07-11-2019 15:30-18:30 Presentziala
Ordu ez Presentzialak: 6

Konpetentziak

Ikastaroan ondorengo oinarrizko gaitasunak landuko dira:
– Simcenter FEMAP 2019.1 instalazioa eta konfigurazioa.
– 3D CAD modelo solidoen eta gainazalen inportazioa eta geometrien edizioa.
– Elementu finitu bidezko geometriaren eta mailatuaren prestakuntza.
– Materialen definizioa eta propietateak: Material ISOTROPIKO eta KONPOSITE motako material laminarren propietate ortotropikoak, layouta lodierak, norabideak, … adieraziz.
– Karga eta murrizketen aplikazioa.
– Kalkuluen definizioa: analisi estatiko lineala (SOL101), bibrazio moduak (SOL 103), gilbordura kalkuluak (SOL 105), analisi estatiko ez-lineala (SOL 106), …
– Postprozesatua eta emaitzen analisia (desplazamenduak, tentsioak, materialen hutsegite irizpideak …).

Edukiak

1 eguna:
Femap aurkeztu. Konfigurazio parametroak. Lan ingurunea “Model display and visualization”.
FEA prozesu orokorra (FEA workflow). Erabili beharreko aldagaien unitateak.
Geometriak inportatu, prestatu eta FEA 3D (tet / hex meshing) erabiliz.
Ariketa praktikoa.

2 eguna:
Simulazio emaitzen post- prozesatzea. 1go ariketarekin aztertu.
Ariketa: geometriak marraztu, aldaketak egin eta FEA 2D (surface meshing)
erabililtzea simulazioan.

3 eguna:
Ariketa: FEA 1D (beam) erabililtzea simulazioan.

4 eguna:
Ariketa: FEA laminate (konpositeentzat) erabiltzea simulazioan.
FEMAP 2019.1 ikastetxean instalatzeko argibideak

Lan pertsonala:
Ikastetxean softwarra instalatzea eta konfiguratzea, eta ariketa libre bat egitea.

Metodologia

Modalitate semi-presentziala: 18 ordu: 12 presentzial (4 egun) + 5 orduko lan pertsonala.
Aurkezpenak eta paperezko dokumentazioa erabiliko da, eta ikasle bakoitzak ordenagailu bat izango du beharrezkoak diren programekin ikastaroaren jarraipena eta ariketa praktikoak egiteko. Dokumentazioa gazteleraz egongo da, baina azalpenak euskaraz edo/eta gazteleraz egingo dira.
Ikastaroa bukatu ondoren FEMAP erabiltzen jarraitu ahal izango da jatorriko ikastetxean bertan, Tknikako zerbitzariaren bidezko lizentziak erabiliz.

Ebaluazioa

Transferentzia ekintzaren kalifikazioa GAI / EZ-GAI izango da.

Ebaluaketarako honako irizpideak jarraituko dira:

  • Formakuntza orduen %90arekin bete behar da eta lan pertsonaleko atazak bete behar dira zihurtagiria eskuratzeko.

Baldintzak

  • EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea.
  • Formakuntza hau ondorengo zikloetan diseinua eta/edo simulazioa irakasten duten irakasleei zuzenduta dago: Fabrikazio mekanikoa (Fabrikazio mekanikoko diseinua, Metal eraikuntza), Eraikuntza eta obra zibilak (Eraikuntza-proiektuak, Obra-zibileko proiektuak), Instalatze eta mantentze lanak (Mekatronika industriala), Egurreko zikloak (Altzarigintza diseinua).

OHARRA: ez da beharrezkoa Analisi Finitoetan aurrezagutzak izatea.

Hautaketa irizpideak

Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:

  • Izen-emate ordena kontuan izango da.
  • Ikastetxe eta ziklo bakoitzeko pertsona baten partehartzea lehenetsiko da.

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.