Ekonomia Zirkularraren oinarriei buruzko ikastaro teoriko-praktikoa, Lanbide Heziketako irakaslegoa egungo araudiaren ezagutzan trebatzeko eta hau ziklo desberdinetara egokitzeko.
Iraupena:
15 ordu
Lekua:
CIFP IURRETA LHII,
Edukiera:
25 pertsonak
Hizkuntza
Elebiduna: Euskara, Gaztelania
FASEA/K | ORDUA/K | DATA | Ordutegia | MOTA |
---|---|---|---|---|
1 | 3.00 | 29-03-2022 | 15:30 – 18:30 | Presentziala |
2 | 3.00 | 30-03-2022 | 15:30 – 18:30 | Presentziala |
3 | 3.00 | 31-03-2022 | 15:30 – 18:30 | Presentziala |
Ordu ez Presentzialak: 6.00 |
Konpetentziak
Gaitasun orokorra:
- Lanbide Heziketako irakaslegoa Ekonomia Zirkularraren kontzeptua ezagutzea eta ikasgeletan irakasten trebatzea.
Gaitasun espezifikoak:
- Ekonomia Zirkularraren kontzeptua ezagutu eta ulertzea.
- Ekonomia Zirkularraren esparruan egin diren praktika desberdinak ezagutzea.
- Ekonomia Zirkularrak Lanbide Heziketako familia desberdinetan duen errealitatea ezagutzea.
- Ekonomia Zirkularraren ezagutzak aplikatzea heziketa ziklo desberdinetan.
- Ekonomia Zirkularrarekin lotutako ohitura jasangarriak eta gaitasunak garatzea, herritar zein profesional gisara.
- Gaitasun teknikoak, hau da, okupazio bakoitzaren zeregin espezifikoekin lotutakoak eskuratzea.
- Diziplina arteko gaitasun generikoak, hau da, edozein lanbidetan laguntzeko beharrezkoak diren zeharkako ezagutza-arloekin lotutakoak eskuratzea.
Edukiak
PROGRAMA:
- Biozientzien eta Jasangarritasunaren arloko sarrera:
-
- Biozientziak eta Jasangarritasun arloko diziplinak.
- Ekonomia Zirkularraren garrantzia Lanbide Heziketan.
- Ekonomia Zirkularraren kontzeptua:
-
- Ekonomia Zirkularraren definizioa.
- Jardunbide egokiak Ekonomia Zirkularrean.
- Legedia:
-
- European Green Deal.
- GreenComp “Gaitasun Jasangarrien Europako Esparrua”.
- Ekonomia Zirkularra Euskadin:
-
- Araudia.
- IHOBE.
- Basque Circular Hub.
- Nola gainditu Ekonomia Zirkularraren garapenerako oztopoak.
- LHko zentroetan Ekonomia Zirkularra aplikatzeko gida.
- Ekonomia Zirkularra Fp Euskadi Erronkaren aurkezpena.
- Ekonomia Zirkularraren erronka garatzea eta honen jarraipena egitea.
Metodologia
- Saioak teorikoak eta praktikoak izango dira. Bertan, deskribatutako edukiak landuko dira, eta ikasgelan zuzenean aplikatzeko behar diren baliabideak emango dira.
Ebaluazioa
Ebaluaziorako honako irizpideak jarraituko dira:
- Formakuntza orduak bete beharko dira: aurrez-aurreko saioetara bertaratuz eta amaieran proposatuko den ariketa praktikoa eginez.
Baldintzak
EAEko Lanbide Heziketako ikastetxe bateko irakasle izatea, Ekonomia Zirkularraren kontzeptua barneratu eta horren inguruan ikasleekin lan egiteko interesa duen edozein espezialitatetan.
Hautaketa irizpideak
Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz burutuko da aukeraketa:
- Izen-emate ordena kontuan izango da.
- Ikastetxe bakoitzeko pertsona baten partehartzea lehenetsiko da.
Izen-emate datak eta informazioa
- Izen emate epea: 2022ko martxoaren 21a.
- Ebazpena: 2022ko martxoaren 22an izena eman duen pertsonari email bidez jakinaraziko zaio formakuntzan onartua edo baztertua izan den.
-
- Onartuak izan diren pertsonak zuzenean matrikulatuak izango dira.
Eman izena ikastaro honetan

Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.