Ekonomia Zirkularraren oinarriei buruzko ikastaro teoriko-praktikoa, Lanbide Heziketako ETHAZI zikloetara edo beste proiektuetara egokitzeko. Ikastaroaren helburua da irakasleak ekonomia zirkularraren oinarrizko kontzeptua ezagutzea eta ETHAZI metodologiaren bidez jarduera didaktikoak garatzea, LHko Euskadiko ikastetxeetan ezar ditzaketen. Ikastaroa ikastetxeko jasangarritasunean edo ingurumen-kudeaketan interesa duten LHko irakasleei zuzenduta dago.

Iraupena: 15 ordu
Lekua: CIFP Iurreta LHII,
Edukiera: 25 pertsonak
Hizkuntza Gaztelania
FASEA/K ORDUA/K DATA Ordutegia MOTA
1 3.00 14-05-2024 15:30 – 18:30 Presentziala
2 3.00 15-05-2024 15:30 – 18:30 Presentziala
3 3.00 16-05-2024 15:30 – 18:30 Presentziala
Ordu ez Presentzialak: 6.00

Konpetentziak

Gaitasun orokorra:

  • Lanbide Heziketako irakasleek ekonomia zirkularraren kontzeptua ezagutzea eta ikasgelatan irakasten trebatzea.

Gaitasun espezifikoak:

  • Ekonomia Zirkularraren kontzeptua ezaguu eta ulertzea.
  • Ekonomia Zirkularraren esparruan egin diren praktikak ezagutzea.
  • Ekonomia Zirkularrak Lanbide Heziketako familietan duen errealitatea ezagutzea.
  • Ekonomia Zirkularraren ezagutzak aplikatzea heziketa-zikloetan.
  • Zeharkako gaitasunak: Ekonomia Zirkularreko eredurako trantsizioa bultzatzeko behar diren ikuspegiarekin eta balioekin lotutakoak.

Edukiak

1. Biozientzia eta Jasangarrritasunaren arloko sarrera

    a. Arloan lantzeko diren gaiak

    b. Ekonomia zirkularraren garrantzia arlo honetan

2. Ekonomia Zirkularraren kontzeptua

    a. Ekonomia Zirkularraren definizioa

    b. Jardunbide egokiak

3. Legedia

    a. European Green Deal

    b. 2030erako Espainiako Plan Estrategikoa

    c. GreenComp, Gaitasun Iraunkorraren Europako Esparrua

4. Ekonomia Zirkularra Euskadin

    a. Araudia

    b. Basque Green Deal

    c. IHOBE

    d. Basque Circular Hub

5. Nola gainditu ekonomia zirkularraren garapenerako oztopoak

6. LH-ko zentroetan Ekonomia Zirkularra aplikatzeko gida

7. ETHAZI Ekonomia Zirkularra FP Euskadi Erronka Aurkezpena

8. Ekonomia Zirkularraren erronka garatzea eta jarraipena egitea

Metodologia

Saioak teoriko eta praktikoak izango dira. Bertan, dokumentu honetan deskribatutako edukiak landuko dira, eta ikasgelan zuzenean aplikatzeko behar diren baliabideak emango dira. 

Ebaluazioa

Ebaluaketarako honako irizpideak jarraituko dira:

Formakuntza orduak bete behar dira: saio presentzialetara bertaratuz eta amaieran proposatuko den ariketa praktikoa eginez.

Baldintzak

EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeren bateko irakaslea izatea, Ekonomia Zirkularraren kontzeptua barneratu eta horren inguruan ikasleekin lan egiteko interesa duen edozein espezialitateetan.

Hautaketa irizpideak

Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz egingo da aukeraketa:

  • Izen-emate ordena kontuan izango da.
  • Ikastetxe bakoitzeko pertsona baten partehartzea lehenetsiko da.

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.