Ekonomia Zirkularraren oinarriei buruzko ikastaro teoriko-praktikoa, Lanbide Heziketako ETHAZI zikloetara edo beste proiektuetara egokitzeko. Ikastaroaren helburua da irakasleak ekonomia zirkularraren oinarrizko kontzeptua ezagutzea eta ETHAZI metodologiaren bidez jarduera didaktikoak garatzea, LHko Euskadiko ikastetxeetan ezar ditzaketen. Ikastaroa ikastetxeko jasangarritasunean edo ingurumen-kudeaketan interesa duten LHko irakasleei zuzenduta dago.
| FASEA/K | ORDUA/K | DATA | Ordutegia | MOTA |
|---|---|---|---|---|
| 1 | 3.00 | 14-05-2024 | 15:30 – 18:30 | Presentziala |
| 2 | 3.00 | 15-05-2024 | 15:30 – 18:30 | Presentziala |
| 3 | 3.00 | 16-05-2024 | 15:30 – 18:30 | Presentziala |
| Ordu ez Presentzialak: 6.00 |
Konpetentziak
Gaitasun orokorra:
- Lanbide Heziketako irakasleek ekonomia zirkularraren kontzeptua ezagutzea eta ikasgelatan irakasten trebatzea.
Gaitasun espezifikoak:
- Ekonomia Zirkularraren kontzeptua ezaguu eta ulertzea.
- Ekonomia Zirkularraren esparruan egin diren praktikak ezagutzea.
- Ekonomia Zirkularrak Lanbide Heziketako familietan duen errealitatea ezagutzea.
- Ekonomia Zirkularraren ezagutzak aplikatzea heziketa-zikloetan.
- Zeharkako gaitasunak: Ekonomia Zirkularreko eredurako trantsizioa bultzatzeko behar diren ikuspegiarekin eta balioekin lotutakoak.
Edukiak
1. Biozientzia eta Jasangarrritasunaren arloko sarrera
a. Arloan lantzeko diren gaiak
b. Ekonomia zirkularraren garrantzia arlo honetan
2. Ekonomia Zirkularraren kontzeptua
a. Ekonomia Zirkularraren definizioa
b. Jardunbide egokiak
3. Legedia
a. European Green Deal
b. 2030erako Espainiako Plan Estrategikoa
c. GreenComp, Gaitasun Iraunkorraren Europako Esparrua
4. Ekonomia Zirkularra Euskadin
a. Araudia
b. Basque Green Deal
c. IHOBE
d. Basque Circular Hub
5. Nola gainditu ekonomia zirkularraren garapenerako oztopoak
6. LH-ko zentroetan Ekonomia Zirkularra aplikatzeko gida
7. ETHAZI Ekonomia Zirkularra FP Euskadi Erronka Aurkezpena
8. Ekonomia Zirkularraren erronka garatzea eta jarraipena egitea
Metodologia
Saioak teoriko eta praktikoak izango dira. Bertan, dokumentu honetan deskribatutako edukiak landuko dira, eta ikasgelan zuzenean aplikatzeko behar diren baliabideak emango dira.
Ebaluazioa
Ebaluaketarako honako irizpideak jarraituko dira:
Formakuntza orduak bete behar dira: saio presentzialetara bertaratuz eta amaieran proposatuko den ariketa praktikoa eginez.
Baldintzak
EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeren bateko irakaslea izatea, Ekonomia Zirkularraren kontzeptua barneratu eta horren inguruan ikasleekin lan egiteko interesa duen edozein espezialitateetan.
Hautaketa irizpideak
Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz egingo da aukeraketa:
- Izen-emate ordena kontuan izango da.
- Ikastetxe bakoitzeko pertsona baten partehartzea lehenetsiko da.
Izen-emate datak eta informazioa
Izen emate epea: 2024ko maiatzaren 9a.
Ebazpena: 2024ko maiatzaren 10an, izena eman duen pertsonari emailez jakinaraziko zaio formakuntzan onartua edo baztertua izan den.
- Onartua izan den pertsona zuzenean matrikulatua izango da.
- Onartua izan eta bertaratu ezin den pertsonak denborarekin abisatu beharko du.
Eman izena ikastaro honetan