Ikastraining II Ikasenpresa programan parte hartzen duten Lanbide Heziketako irakasleentzat zuzenduta dagoen formakuntza da. Ekintzailetza Euskal Lanbide Heziketako zutabeetako bat da eta gaur egun bai lan merkatuan baita bizitzako edozein arlotan pertsonek garatu beharreko gaitasuna da. Gure ikasleak gaitasun hauek garatzeko irakasleak formatzen jarraitzea garrantzitsua da. Formakuntza honen helburua da ekintzailetza ideiak aberasteko erramintak eta tresnak ezagutzea eta praktikan jartzea.
FASEA/K | ORDUA/K | DATA | Ordutegia | MOTA |
---|---|---|---|---|
1 | 3.00 | 23-05-2024 | 09:30 – 13:00 | Presentziala |
Ordu ez Presentzialak: 0.50 |
Konpetentziak
- Enpresa ideiak garatzean errealitate hedatua txertatzeko hardware eta softwarrak ezagutzea.
- Enpresa ideiak aberastea teknologia hauen inplementazioarekin.
Edukiak
- Errealitatea hedatua: hardwarra (gela interaktiboa, errealitate hedaturako betaurrekoakā¦)
- Errealitatea hedatua: softwarra
- Errealitate hedatua ideia ekintzaileetan nola txertatu.
Metodologia
- Modalitate presentziala.
- Metodologia aktibo-kolaboratiboa.
Ebaluazioa
- Formakuntza orduen %90arekin bete behar da.
- Ikastaroan ezarritako konpetentzia garatzea.
- Ikastaroan modu aktiboan parte hartzea.
Baldintzak
- EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea.
- Ikasenpresako irakaslea izatea.
Hautaketa irizpideak
Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:
- Ikaskuntza Koordinatzaile programan parte hartzen duten zentroei lehentasuna emango zaie.
- Izen-emate ordena kontuan hartuko da.
Izen-emate datak eta informazioa
Izen-emate epea: 2024ko maiatzaren 21a
Eman izena ikastaro honetan
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.