Docker aplikazioak container bidez sortu, exekutatu eta kudeatzeko aukera ematen duen tresna bat da eta, horrela, aplikazioek modu berean funtziona dezakete edozein ingurunetan: ordenagailu lokal batean, zerbitzari batean edo hodeian. Ikastaro honetan, edukiontzien teknologiaren kontzeptu garrantzitsuenak ikusiko ditugu eta gure irudiak sortzen eta erraz batean martxan jartzen ikasiko dugu. Era berean, ikastaro hau hurrengo aste/hilabeteetan Kubernetes-en inguruan eskainiko den beste ikastarorako sarrera izango da.
FASEA/K | ORDUA/K | DATA | Ordutegia | MOTA |
---|---|---|---|---|
1 | 4.00 | 29-05-2025 | 09:30 – 13:30 | Online |
2 | 4.00 | 03-06-2025 | 09:30 – 13:30 | Online |
Ordu ez Presentzialak: 10.00 |
Konpetentziak
Ikastaro honen bidez, honako gaitasunak lortuko dira:
- Container plataformen abantailak eta desabantailak ezagutzea
- Docker container-en oinarrizko kontzeptuak ulertzea
- Docker irudiak Dockerfile fitxategien bidez eraikitzea
- Docker Compose erabiliz edukiontzien hedapena antolatzea
Edukiak
Hona hemen ikastaroaren edukiak:
- Docker-era sarrera
- Portainer
- Oinarrizko komandoak
- Docker Volume eta sareak
- Dockerfile
- Docker Compose
Metodologia
Ikastaroa bi online saiotan banatuta dago eta Zoom plataforma erabiliz kudeatuko dira. Gainera, saio horiek grabatu egingo dira eta ikastaroko ikasleen eskura jarriko dira. Aldi berean, ikastaroan pare hartzeko, ikasleek ez dute ordenagailuan softwarerik instalatu beharko, Tknikan dagoen Isard VDI plataforma erabiliko baita. Zerbitzu honi esker, ikasle bakoitzaren lan-eremua mahaingain birtual bat izango da.
Metodologiaren ikuspegitik, Moodle plataformarekin egingo da lan baliabide teorikoak, ariketak eta formakuntzaren edukiekin lotutako informazio gehigarria eskuragarri izateko. Webinarretako estekak eta grabaketak ere bertara igoko dira.
Era berean, saio bakoitza amaitzean eta hurrengoa hasi baina lehen, azaldutako ezagutzak finkatzeko helburuarekin, galdetegi edo ariketa batzuk osatu beharko dira banaka.
Azkenik, online saioetara joatea derrigorrezkoa izango dela gogoratu behar da, nahiz eta grabaketak ikastaroaren Moodle plataformara igoko diren.
Ebaluazioa
Saio bakoitzaren ondoren, ikasleek lantzen ari diren gaiarekin zerikusia duen ariketa edo galdera-sortaren bat ebatzi beharko dute. Planteatutako ariketa horiek ebaztea nahitaezkoa izango da ikastaroa behar bezala osatzeko, baita webinar-etara konektatzea eta parte hartzea ere.
Formakuntzaren %90era joatea/parte hartzea/egitea nahitaezkoa da ziurtagiria lortzeko.
Baldintzak
EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeren batean informatika eta komunikazioak familiako irakasle izatea beharrezkoa da. Hala ere, ongi etorriak izango dira programazio-kontzeptuak irakasten diren beste familia batzuetako irakasleak edo gai hauetan interesa duten beste irakasleak. Era berean, Interneteko konexio egonkor bat izatea garrantzitsua izango da.
Hautaketa irizpideak
Izen-emate kopurua eskainitako plaza kopurua baino handiagoa bada, honako irizpide hauen arabera egingo da hautaketa:
- Informatika eta komunikazioak familiako irakasleek lehentasuna izango dute
- Zentro bakoitzeko gehienez 2 lagunen parte hartzea lehenetsiko da
- Izena emateko ordena
Izen-emate datak eta informazioa
Izena emateko azken eguna: 2025ko maiatzaren 26a
Eman izena ikastaro honetan
