Sare zelularrekin lotutako ikastaro berri honetan, azken belaunaldiko komunikazioen potentzialari zukua ateratzeko aukera ematen duten kontzeptu aurreratuak ikusiko ditugu. Alde batetik, UPF-a (User Plane Function) core-tik nola bereizi erakutsiko dugu; horrek edge computing-arekin eta MEC-ekin lotutako erabilera-kasuak ahalbidetzen baititu. Bestetik, network slicing-aren munduan murgilduko gara, azpiegitura fisiko beraren barruan sare logiko desberdinak sortzeko aukera ematen baitigu. Azkenik, gure sareak modu errazagoan kudeatzea errazten duten erabiltzaile-interfaze berriak esploratuko ditugu.

Iraupena: 20.0 ordu
Lekua: CP Somorrostro
Edukiera: 20 pertsonak
Hizkuntza Gaztelania
FASEA/K ORDUA/K DATA Ordutegia MOTA
1 5.00 09-06-2026 09:00 – 14:00 Presentziala (Somorrostro)
2 5.00 10-06-2026 09:00 – 14:00 Presentziala (Somorrostro)
3 5.00 11-06-2026 09:00 – 14:00 Presentziala (Somorrostro)
4 5.00 12-06-2026 09:00 – 14:00 Presentziala (Somorrostro)
Ordu ez Presentzialak: 0.00

Konpetentziak

Ikastaro honen bidez, honako gaitasunak lortuko dira:

  • 4G/5G sare zelular baten arkitektura ezagutzea
  • Hardware eskuragarria erabiliz 4G/5G sare zelular pribatu bat hedatzea
  • Sistema zelular banatu bat martxan jartzea
  • 5G sare batean slice-ak sortzea
  • Sarea modu errazagoan kudeatzeko erabiltzaile-interfaze berriak ezagutzea

Edukiak

Hona hemen ikastaroaren edukiak:

  • Sare pribatu baten hedapena
    • 5G pribatuetara sarrera: kontzeptuak eta oinarrizko arkitektura
    • Estazio pribatu baten hasierako konfigurazioa
    • Gailuen erregistroa eta konektibitate-probak
    • Estalduraren eta zerbitzu-kalitatearen (QoS) egiaztapena
  • User Plane Function (UPF)
    • User Plane Function (UPF) kontzeptura sarrera
    • Arkitektura zentralizatuak vs. banatuak
    • Kanpo UPF-aren inplementazio praktikoa
    • Errendimenduaren eta latentziaren analisia
  • Network Slicing
    • Network slicing-aren funtsezko kontzeptuak
    • Zerbitzu-profil ezberdineko slice-en sorrera (APN desberdinak erabiliz)
    • SIM txartelak slice espezifikoetara esleitzea
    • Industria eta enpresa-erabilera kasuak
  • Zaintza teknologikoa: Core komertzial bateranzko aurrerapausoak
    • 5GKutxa demoa
    • EllaCore demoa
    • Open5Gs NMS demoa
    • Ondorioak eta ideien trukaketa

Metodologia

Ikastaroa 4 saio presentzialetan banatuta dago eta, lehen egunean egingo den mugikor-sareei buruzko sarrera labur bat egin ondoren, gainerako kontzeptu aurreragoetan murgilduko gara. Horrela, ikasleak taldeetan banatuko dira eta eskura edukiko duten ekipamenduarekin lan egin beharko dute irakasleek planteatutako erronken bitartez eta prestatutako dokumentazioa jarraituz. Erronkak gauzatzen diren bitartean geldialdi txikiak egingo dira zalantzak modu koordinatuan argitzeko eta funtsezko kontzeptuak azpimarratzeko.

Prestakuntzan egingo diren ariketa guztiak gelan zuzenean aplikatu ahal izateko diseinatu direla azpimarratzea garrantzitsua da, teoria ahalik eta gehien sinplifikatzen saiatuz, ikasleak benetan garrantzitsua denean zentra daitezen.

Azkenik, Tknikako 5G lantaldeak bere laborategiko ekipamendu guztia eramango du (antenak, routerrak, smartphone-ak, SDS txartelak, irrati-sistemak…) ikastaroan parte hartzen dutenek ikusi, probatu, galdetu, prezioak kontsultatu… ahal dezaten.

Ebaluazioa

Prestakuntzaren %90era egitea nahitaezkoa da ziurtagiria lortzeko. Ikastaroa presentziala eta praktikoa denez, puntualtasuna oinarrizkoa izango da eta ikasleen parte hartzea, taldekideekin lankidetzan aritzea eta ariketak egiten inplikatzea ezinbesteko izango da ere.

Baldintzak

  • EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeren batean “Informatika eta komunikazio” edo “Elektrizitate eta elektronika” familiako irakaslea izatea.
  • Ikastaroko saioetara ordenagailu batekin joatea (Linux, Windows, macOS)

Hautaketa irizpideak

Izen-emate kopurua eskainitako plaza kopurua baino handiagoa bada, honako irizpide hauen arabera egingo da hautaketa:

  • “Elektrizitate eta elektronika” eta “Informatika eta komunikazio” familiako irakasleek lehentasuna izango dute
  • Ikastetxe bakoitzeko pertsona baten parte hartzea lehenetsiko da, ahalik eta ikastetxe gehienek parte har dezaten
  • Izena emateko ordena

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.