Ikastaro hau, Blenderreko eskultura, modelaketa eta texturizaketa lanetarako oinarrietan zentratzen da
| FASEA/K | ORDUA/K | DATA | Ordutegia | MOTA |
|---|---|---|---|---|
| 1 | 1.00 | 12-05-2022 | 17:00 – 18:00 | TUTORIZAZIOA (Online) |
| 2 | 1.00 | 19-05-2022 | 17:00 – 18:00 | TUTORIZAZIOA (Online) |
| 3 | 1.00 | 26-05-2022 | 17:00 – 18:00 | TUTORIZAZIOA (Online) |
| 4 | 1.00 | 02-06-2022 | 17:00 – 18:00 | TUTORIZAZIOA (Online) |
Ordu ez Presentzialak: 16.00
|
||||
Konpetentziak
-Blenderren 3D ingurunean mugitzen jakitea
-Interfazea eta erramintak norberaren preferentizetara egokitzen jakitea
-3D-n modeltzen jakitea Blenderren
-Blenderrek eskaintzen dituen eskultura erramintak erabiltzne jakitea
-Blenderren erretopologia prozedurak ezagutzear
-Blenderreko UV mapeaketa erramintak erabiltzen jakitea
-Blenderren materialeak eta testurak egiten jakitea.
-Blenderren argiak sortzen jakitea.
-Blenderren render bat egiten jakitea
Edukiak
-Interfazea eta nabigazioa
-Preferentziak
-Box modeling: modelaketa poligonalaren prozedurak
-Eskultura: eskultura digitaleko prozedurak
-Erretopologia
-UV-ak
-Materiale eta testuretara sarrera
-Argiak
-Render-era sarrera
Metodologia
Ikastaroa %100 Online egingo da eta astean bost ordutan banatutako 20 orduko ahalegina eskatzen du (ordu bat bideo magistrala, 3 ordu lan pertsonala eta ordu bat Online tutoretza) lau asterako.
Moodle plataforma erabiliko dugu.
Erabiliko diren materialak bertan egongo dira eskuragarri eta foro bat egongo da galderei erantzuteko. Foro hau posta elektronikoz eta bideokonferentzia bidezko komunikazioarekin osatuko da astero tutoretzarekin ordubetez.
Landutako edukiei buruzko lan praktikoa egitea astero proposatuko da.
Ebaluazioa
Ebaluaziorako irizpide hauek hartuko dira kontuan:
- Prestakuntza orduen %90 bete.
- Eskatutako lanaren %75 entregatu.
Baldintzak
CAPVko lanbide heziketako zentro bateko irakaslea izatea.
Hautaketa irizpideak
Izen-emate kopuruak partaide kopurua gainditzen badu, hautaketa bat egingo da irizpide hauei jarraituz:
– LHko ikastetxe publiko eta kontzertatuen arteko oreka mantenduko da.
– Azkenik izen-emate ordena aintzakotzat hartuko da
Izen-emate datak eta informazioa
- Izena emateko azken eguna: 2022ko MAIATZA-ren 05a.
- Ebazpena: 2022ko Maiatzaren 06an posta elektronikoz jakinaraziko zaio izena eman duen pertsonari prestakuntzan onartua edo baztertua izan den.
Eman izena ikastaro honetan