Ikastaro honetan, ikastetxeetan garatzen dituzuen proiektuetan edo ematen dituzuen edukietan aztertzen diren prozesu fisikoen digitalizazio praktikoa lantzeko tresnak landuko ditugu. Horretarako, eguraldia bezalako prozesu fisiko orokor bat hartuko dugu abiapuntu gisa, eta modu pausatu eta sinple batean haren magnitude nagusiak digitalizatzen ikasiko dugu. Emaitza gisa, eguraldiaren parametroak digitalizatzea lortuko dugu: datuak lainoan gordez trazabilitatea bermatzeko, informazioa modu ulergarri eta modernoan bistaratuz, eta alarma-sistema bat diseinatuz. Ikastetxeetako erronkak eta proiektuak digitalizatzeko, sentsoreak, Arduino inguruneko mikrokontrolagailuak eta ThingsBoard plataforma erabiliko ditugu. Aurtengo ikastaroan, gainera, adimen artifiziala programazioaren garapenean erabiltzen ikasiko dugu, eta Vibe Coding kontzeptua ere landuko dugu. Ikastaroa euskaraz izango da. Aurtengo ikastaroan, gainera, adimen artifiziala programazioaren garapenean erabiltzen ikasiko dugu, eta Vibe Coding kontzeptua ere landuko dugu. Ikastaroa euskaraz izango da.
| FASEA/K | ORDUA/K | DATA | Ordutegia | MOTA |
|---|---|---|---|---|
| 1 | 5.00 | 09-06-2026 | 09:00 – 14:00 | Presentziala |
| 2 | 5.00 | 11-06-2026 | 09:00 – 14:00 | Presentziala |
| Ordu ez Presentzialak: 0.00 |
Konpetentziak
- Prozesu bat digitalizatzeko beharrezko pausuak ezagutzea.
- Sentsore elektronikoak aukeratzen ikastea.
- ESP8266 mikrokontrolagailuaren bidez sentsoreak irakurtzeko oinarrizko ezagutzak lortzea.
- Adimen artifiziala erabiltzea mikrokontrolagailuetarako programak garatzeko.
- ESP8266 mikrokontrolagailuaren bidez datuak lainora bidaltzeko ezagutzak lortzea.
- Lainorako komunikazioen zibersegurtasunari buruzko oinarrizko ezagutzak lortzea.
- Datuak bistaratzeko dashboard bat egiten ikastea.
- Momentuko datuekin alarmak konfiguratzen ikastea.
Edukiak
- Digitalizazio-prozesua osatzeko fitxa.
- Arduino munduko sentsoreak.
- NodeMCU ESP8266 Wi-Fi mikrokontrolagailua.
- Visual Studio Code eta C programen oinarrizko parametrizazioa.
- OpenCode adimen artifizialeko agentea erabiltzea programak garatzeko.
- MQTT protokoloa datuak lainora bidaltzeko.
- ThingsBoard IoT plataforma.
- Dashboardaren konfigurazioa.
- Alarmen sorkuntza
Metodologia
- Ikastaroa aurrez aurreko bi saiotan banatuta dago, eta Tknikara etortzea beharrezkoa izango da.
- Ikastarora ekarriko duzuen ordenagailuak administratzaile-baimenak izan beharko ditu. Bestela, ez da posible izango ikastaroa behar bezala egitea.
- Ikastaroan parte hartzeko, ikasleek ordenagailua ekarri beharko dute, eta ikastaroa hasi aurretik bidaliko zaien gida erabiliz, Visual Studio Code eta OpenCode instalatuta ekarri beharko dituzte.
- Ikastaroa aurrera eramateko, Tknikak sentsore bat eta mikrokontrolagailu bat jarriko ditu ikasle guztien eskura.
- Metodologiaren ikuspegitik, Moodle plataforma erabiliko da baliabide teorikoak partekatzeko, eta ikasleei erronka praktiko bat aurkeztuko zaie ebatzi dezaten. Erronka hori ikasleekin lantzeko moduan eskuragarri jarriko zaie.
- Azkenik, Tknikako saioetara etortzea eta erronka egitea derrigorrezkoa izango da ikastaroa gainditzeko.
Ebaluazioa
Planteatutako erronka ebaztea nahitaezkoa izango da ikastaroa gainditzeko. Horrez gain, prestakuntzaren orduen %80ra bertaratzea nahitaezkoa izango da ziurtagiria lortzeko.
Baldintzak
EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeren batean Biozientzien arloko irakasleek lehentasuna izango dute. Hala ere, beste familia profesional batzuetako irakasleak ere ongi etorriak izango dira, gai hauetan interesa badute eta tokirik geratzen bada.
Hautaketa irizpideak
Izen-emate kopurua eskainitako plaza kopurua baino handiagoa bada, honako irizpide hauen arabera egingo da hautaketa:
- Nekazaritza eta Osasun familiako irakasleak.
- Biozientzien arloko irakasleek lehentasuna izango dute.
- Zentro bakoitzeko gehienez bi pertsonaren parte-hartzea lehenetsiko da.
- Izena emateko ordena.
Izen-emate datak eta informazioa
Izena emateko azken eguna: 2026ko ekainaren 1a.
Eman izena ikastaro honetan
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.