Erabat ONLINE formatua duen webinar honetan, Tknikako proiektuetan garatzen ari diren 2 lan-ildo azalduko dira. Batetik, osasun-arloan 3D inprimaketaren IKASLAB proiektuan egiten ari den lana azalduko da, kasu klinikoetan laguntzeko bioereduak fabrikatuz. Bestalde, Tknikako Biozientzien eta Jasangarritasunaren alorretik partekatuko da bioinprimaketaren esparruan nola lan egiten ari den; biotintaz inprimatutako euskarrietan zelula bizien erabilera integratzen da, ehunak eraiki ahal izateko.
| FASEA/K | ORDUA/K | DATA | Ordutegia | MOTA |
|---|---|---|---|---|
| 1 | 1.50 | 2022-06-07 | 09:00 – 10:30 | Online |
| Ordu ez Presentzialak: 0.00 |
Konpetentziak
.
Edukiak
1.- 3D inprimaketa bidez fabrikatutako biomodeloak, irudi medikoa oinarri hartuta.
2.- Bioinprimaketa: zelula biziak 3D inprimaketan integratzea.
Metodologia
Jardunaldiaren metodologia erakusketa bidezkoa izango da.
Ebaluazioa
.
Baldintzak
LHko edozein irakasleri irekita egongo da.
Hautaketa irizpideak
Jardunaldian izena ematen duen oro automatikoki matrikulatua izango
Izen-emate datak eta informazioa
Izen emateko azken eguna: EKAINAK 6
Eman izena ikastaro honetan
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.