"Gauzen Interneta eraikin adimenduetara aplikatua" proiektuaren barnean EAEko Lanbide Heziketako irakaslegoari zuzenduriko  hurrengo trasnferentzia ikastaroa antolatu dugu Tknikan: BILAKATU ZURE ETXEA SMART HOME BATEAN ONLINE.

Iraupena: 36.00 ordu
Lekua: Online
Edukiera: 20 pertsonak

FASEA/K ORDUA/K DATA ORDUTEGIA MOTA
Ordu ez Presentzialak: 36

OHARRA: Apirilaren 03-an hasi 09-an amaitzen den astea, prestakuntzarako eta materiala entregatzeko erabiliko dugu. Ikastaroan,  korreoz zuen ikastetxera bidalia izango den lanerako kit bat erabiliko dugu. Ikastaroa amaitzean kit hori itzuli beharko diguzue bide berdina erabiliz.

Ikastaroan definitu diren edukiak lantzen, apirilaren 24-ean hasiko gara, aste santuko oporren ondoren, eta eduki hauek hurrengo asteetan landuko ditugu maiatzaren 21 arte, egun honetan ikastaroa bukatuko delarik.

Konpetentziak

Ikastaroa amaitzean ikasleak gaitasun hauek lortuko ditu:

GAITASUN TEKNIKOAK:
1. Raspbian-en estrukturan zehar mugitzeko eta oinarrizko operazioak egiteko Bash-en komandoak erabiltzea: fitxategiak deskargatzea, deskonprimatzea, ezabatzea, editatzea, aplikazioak instalatzea, sistema eragilea eguneratuta mantentzea, e.a.
2. Raspberry Pi batean era lokalean konektatzea.
3. Raspberry Pi batera ssh bidez konektatzea.
4. openHAB Raspberry Pi batean instalatzea eta konfiguratzea etxe bateko kontrolatzaile domotiko bezala erabiltzeko.
5. Mysql Raspberry Pi batean instalatzea.
6. openHAB-etatik Z-Wave-rekin eta Mysql-ekin lan egiteko beharrezkoak diren binding-ak eta softwarea (HABmin) instalatzea.
7. Gaur egun IoT-kontzeptuaren barruan erabilienak diren protokolo harigabeak ezagutzea.
8. Sentsore-sareak eta Z-Wave protokoloan oinarritutako eragingailuak konfiguratzea eta mantenuko oinarrizko zereginak egitea.
9. Sentsoreak eta Z-Wave eragingailu harigabeak instalatzen ikasi etxe bateko ohiko parametroak kontrolatzeko:
a) Sentsoreak:
– Konforta: Tenperatura, hezetasuna, argiztapena.
– Elektrikoak: Potentzia, energia.
– Presentzia.
– Multisentsoreak.
b) Eragingailuak:
– Erreleak.
– Erradiadore-balbulak.
– Dimmer-ak.
10. openHAB-en, Z-Wave sentsoreekin eta eragingailuekin eragitea ahalbidetzen duten itemak eta sitemap-ak sortzea.
11. openHAB-en app-a smatphone batean instalatzen eta konfiguratzen ikastea.

Edukiak

IU.1 Linux-erako sarrera.
IU.2 Kontroladore domotikoa.
IU.3 SSH bidez Raspeberry Pi-ra konektatzea.
IU.4 openHAB-en instalazioa.
IU.5 openHAB-en konfigurazio fitxategiak.
IU.6 openHAB-en binding-ak.
IU.7 Datu baseak
IU.8 HABmin. openHAB kudeatzeko eta konfiguratzeko interfaze grafikoa.
IU.9 Teknologia harigabeak.
IU.10 Z-Wave sare baten oinarrizko topologia eta nodo motak.
IU.11 Z-Wave sareen sorrera: inklusio eta exklusio prozesuak. Nodoen instalazioa.
IU.12 Nodoen konfigurazioa: Z-Wave protokoloaren oinarrizko funtzioak.
IU.13 openHAB-en item-en sorrera.
IU.14 Gure lehen item-ak.
IU.15 Sitemap-etara sarrera.
IU.16 openHAB gure Smartphone-an instalatuz.
IU.17 openHAB-en erregelak sortzea.

Metodologia

Ikastaroa elearning formatoan izango da, bideotutorialetan oinarrituriko jarduerak, eskuragarriak eta foro bitartez eginiko galderak konbinatuko ditugu.

Ebaluazioa

Tknikako edozein ikastarotan gertatzen den antzera, ikastaro honetan ere, irizpide ofizial bat dago zihurtagiri ofiziala lortzeko. Kasu honetan erabiliko den irizpidea hau da: puntutan baloratuak egongo diren jardueren %90-a burutu beharko da. Jarduera bakoitza, era berean, 2 zatitan banatua egongo da: bat teorikoa eta beste bat praktikoa. Online jardueren eduki teorikoa bideo bitartez landuko da (5 eta 15 minutuko luzerako bideoak, galderekin, ezagutza finkatzeko) eta saio bakoitzaren bukaeran bideoen inguruan egin beharko den lanarekin zerikusia duten entregagi batzuk osatu eta bidali beharko dira. Guztira 25 bideo ikusi eta 15 entregagai bidali beharko dira.

Baldintzak

  • EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea.
  • Formakuntza hau hurrengo familietako irakasleeri zuzendua dago: elektrizitatea eta elektronika; instalazioa eta mantenimendua; energia eta ura eta informatika.
  • Gainera elektrizitateko, raspberry pi edo antzeko sistema txertatuen inguruko eta Linux entornoko oinarrizko ezagutzak behar dira.

Hautaketa irizpideak

Izen-emate kopurua aurrikusitako plaza kopurua baina handiagoa bada, aukeraketa bat egingo da ondoko irizpideak jarraituz:

  • Izen-emate ordena kontuan izango da.
  • Zentru bakoitzeko pertsona baten parte hartzeak lehentasuna izango du.
  • “Bilakatu zure etxea SMART HOME batean” aurreko ikastaroetan parte hartu ez duten ikastetxeek lehentasuna izango dute.

OHARRA:

Izen emate epea 2017-03-31-an bukatuko da.

Parte hartzaileeri onartuak edo baztertuak izan diren 2017-04-03-ean jakin araziko zaie.

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.