SIMUMATIK (www.simumatik.com) biki digitalak sortzeko plataforman oinarrituta ikastetxetara zuzenduriko "Eraiki zure laborategi birtuala" erronkaren bigarren edizioaren emaitzen aurkezpena.
| FASEA/K | ORDUA/K | DATA | Ordutegia | MOTA |
|---|---|---|---|---|
| 1 | 3.00 | 16-05-2023 | 10:00 – 13:00 | Presentziala online |
| Ordu ez Presentzialak: 0.00 |
Konpetentziak
- Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT), modelizazioa eta simulazioa eta datuen analisia ezagutzea.
- Biki digitalenen printzipioak eta metodologiak ulertzea, hala nola aktibo fisikoen eta prozesuen irudikapena ingurune birtualetan.
- Biki digitalak erabiliz, sistema industrial eta operatiboen errendimendua optimizatzeko eta hobetzeko trebetasun analitikoak eta arazoak konpontzeko gaitasunak garatzea.
Edukiak
Industria 4.0 kontzeptuak aldaketa handiak suposatzen ditu industria eta hezkuntza arloan. Bere helburu nagusiak ekoizpen-prozesuak optimizatzea eta jasangarritasuna areagotzea dira, fabrikazioaren digitalizazioaren bitartez, lehiakortasuna lortzeko eta bezeroari zuzendutako ekoizpena ezartzeko. Paradigma berri honekin sortzen diren agertokiek teknologia berritzaile batzuen integrazioa eskatzen dute OT zein IT zatietan. Profilek eta lantaldeek diziplina anitzekoak izan behar dute eta arlo bakoitzaren beharrak eta helburuak ondo ezagutu behar dituzte. Paradigma aldaketa honetan, 4.0 Industrian Digital Twin bezala ezagutzen diren prozesuen birtualizazioak eta simulazioak garrantzi handia du.
Digital Twin kontzeptua lantzen ari garen espezializazio arlo honetan, irakasleen eskakizun bat zentroetan dauden ekipamenduetara egokitutako biki digitalak sortzea izan da. Ildo horretatik, teknologia desberdinak probatu ostean, SIMUMATIK plataformarekin esperientzia pilotu bat jarri genuen martxan 2021-2022 ikasturtean. Gure helburua LH-ko ikastetxeen ideiak eta beharrak biltzea eta biki digitalaren garapenean laguntzea zen. Orain arte esperientzia pilotuan SIMUMATIK plataforman argitaratuta aurki daitezkeen 10 biki digital garatu dira.
Jardunaldi honetan “Eraiki zure laborategi birtuala” pilotuetan garatu diren biki digitalen emaitzak aurkezteko saio bat antolatu dugu. Honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, maiatzaren 16an 10:00etan antolatu dugun webinarrera gonbidatzen zaitugu. Honako edukiak landuko dira:
- Ongi etorria eta sarrera: Eraiki zure laborategi birtuala, Aitor Otaño (15-30 min)
- SIMUMATIK plataforma, Mikel Ayani (30 min)
- Eraiki zure laborategi birtuala pilotajeen aurkezpenak
- Maristak Durango ikastetxea, Javier Garcia (15 min)
- Bidebieta LHII eta Zornotza LHII, AitorBerziartua, Alvaro Etxarte eta Marta Garcia (15 min)
- Mendizabala LHII, Mattin Iñiguez eta Roberto Martinez(15 min)
- Miguel Altuna LHII, Maria Etxabe eta Ane Albisu (15 min)
- Usurbil LHII, Isabel Sainz eta Josu Alonso (15 min)
- Oteitza-Tknika, Aitor Azpiroz (15 min)
- Galderak
Metodologia
Aurkezpenak online (Zoom bidez).
Ebaluazioa
Formakuntza orduen %90arekin bete behar da.
Baldintzak
Interesa duen orok parte hartu ahal izango du
Hautaketa irizpideak
Plaza kopurua bete arte.
Izen-emate datak eta informazioa
Izen emate epea: 2023ko maiatzak 15
Eman izena ikastaro honetan