SIMUMATIK (www.simumatik.com) biki digitalak sortzeko plataforman oinarrituta ikastetxetara zuzenduriko "Eraiki zure laborategi birtuala" erronkaren bigarren edizioaren emaitzen aurkezpena.

Iraupena: 3.0 ordu
Lekua: ONLINE (Webinar)
Edukiera: 500 pertsonak
Hizkuntza Euskara
FASEA/K ORDUA/K DATA Ordutegia MOTA
1 3.00 16-05-2023 10:00 – 13:00 Presentziala online
Ordu ez Presentzialak: 0.00

Konpetentziak

  1. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT), modelizazioa eta simulazioa eta datuen analisia ezagutzea.
  2. Biki digitalenen printzipioak eta metodologiak ulertzea, hala nola aktibo fisikoen eta prozesuen irudikapena ingurune birtualetan.
  3. Biki digitalak erabiliz, sistema industrial eta operatiboen errendimendua optimizatzeko eta hobetzeko trebetasun analitikoak eta arazoak konpontzeko gaitasunak garatzea.

Edukiak

Industria 4.0 kontzeptuak aldaketa handiak suposatzen ditu industria eta hezkuntza arloan. Bere helburu nagusiak ekoizpen-prozesuak optimizatzea eta jasangarritasuna areagotzea dira, fabrikazioaren digitalizazioaren bitartez, lehiakortasuna lortzeko eta bezeroari zuzendutako ekoizpena ezartzeko. Paradigma berri honekin sortzen diren agertokiek teknologia berritzaile batzuen integrazioa eskatzen dute OT zein IT zatietan. Profilek eta lantaldeek diziplina anitzekoak izan behar dute eta arlo bakoitzaren beharrak eta helburuak ondo ezagutu behar dituzte. Paradigma aldaketa honetan, 4.0 Industrian Digital Twin bezala ezagutzen diren prozesuen birtualizazioak eta simulazioak garrantzi handia du. 

Digital Twin kontzeptua lantzen ari garen espezializazio arlo honetan, irakasleen eskakizun bat zentroetan dauden ekipamenduetara egokitutako biki digitalak sortzea izan da. Ildo horretatik, teknologia desberdinak probatu ostean, SIMUMATIK plataformarekin esperientzia pilotu bat jarri genuen martxan 2021-2022 ikasturtean. Gure helburua LH-ko ikastetxeen ideiak eta beharrak biltzea eta biki digitalaren garapenean laguntzea zen. Orain arte esperientzia pilotuan SIMUMATIK plataforman argitaratuta aurki daitezkeen 10 biki digital garatu dira.

Jardunaldi honetan “Eraiki zure laborategi birtuala” pilotuetan garatu diren biki digitalen emaitzak aurkezteko saio bat antolatu dugu. Honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, maiatzaren 16an 10:00etan antolatu dugun webinarrera gonbidatzen zaitugu. Honako edukiak landuko dira:

  • Ongi etorria eta sarrera: Eraiki zure laborategi birtuala,  Aitor Otaño (15-30 min)
  • SIMUMATIK plataforma, Mikel Ayani (30 min)
  • Eraiki zure laborategi birtuala pilotajeen aurkezpenak 
    • Maristak Durango ikastetxea, Javier Garcia (15 min)
    • Bidebieta LHII eta Zornotza LHII, AitorBerziartua, Alvaro Etxarte eta Marta Garcia (15 min)
    • Mendizabala LHII, Mattin Iñiguez eta Roberto Martinez(15 min)
    • Miguel Altuna LHII, Maria Etxabe eta Ane Albisu (15 min)
    • Usurbil LHII, Isabel Sainz eta Josu Alonso (15 min)
    • Oteitza-Tknika, Aitor Azpiroz (15 min)
  • Galderak 

Metodologia

Aurkezpenak online (Zoom bidez). 

Ebaluazioa

Formakuntza orduen %90arekin bete behar da.

Baldintzak

Interesa duen orok parte hartu ahal izango du

Hautaketa irizpideak

Plaza kopurua bete arte.

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.