Egurrean eraikitzeko eta eraikinak zaharberritzeko zurezko lan-teknikei buruzko formakuntza ikastaroa.
Baserriberri proiektuaren %65 Europar Batasunak finantzatu du, Interreg VI-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2021-2027) programaren bidez. POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorrako muga eremuaren integrazio ekonomiko eta soziala indartzea da.
Konpetentziak
- Euskal Herriko landa-ondarearen eta baserrien eraikuntza-tradizioaren ezaugarriak ezagutzea.
- Zurezko egituren eta arotzeria tradizionalaren oinarrizko kontzeptuak ulertzea.
- Baserriak birgaitzeko eta kontserbatzeko irizpideak identifikatzea.
- Eraikuntza-elementuak aztertzeko eta interpretatzeko gaitasuna garatzea.
- Lanbide-jardunean ondarearen balioa eta jasangarritasunaren garrantzia txertatzea.
- Ikaskuntza autonomoa sustatzea baliabide digitalak erabiliz.
Edukiak
Ikastaroa sei bloke tematikotan egituratuta dago, Baserriberri liburuaren edukien arabera.
- Egurrezko eraikuntza
- Egurrezko egiturak
- Teilatu egiturak
- Egurrezko egiturak (2 zatia)
- Zink soldadurara sarrera, erretenen instalazioa
- Teila ahokagarriak
Bloke bakoitzean alderdi teorikoak landuta, ariketa-koadernoak eskaintzen dira A3 eta A4 formatuetan, inprimatzeko eta ikasgelan erabiltzeko prest.
Metodologia
- Ikaskuntza online eta autonomoan oinarritutako ikastaroa. Ikasle bakoitzak bere erritmora egin dezake ikastaroa.
- Eduki teorikoak Moodle plataformaren bidez eskuragarri.
- Ikaskuntza progresiboa, bloke tematikoen bidez antolatua.
- Ariketa praktikoen bidez edukien aplikazioa sustatzen da.
- Material guztiak hiru hizkuntzatan eskuragarri daude: euskara, gaztelania eta frantsesa.
Ebaluazioa
- Ikastaroa autoikaskuntzarako baliabide irekia da.
- Edukiak ulertzeko eta finkatzeko ariketa praktikoak proposatzen dira.
- Ez da aurreikusten derrigorrezko ebaluazio formalik edo ziurtagiririk.
- Ikasleak bere ikaskuntza-prozesuaren jarraipena modu autonomoan egin dezake.
Baldintzak
Ez dago parte hartze baldintzarik, ikastaroa lanbide heziketako irakasleei zuzendua dago.
Hautaketa irizpideak
- Ez dago hautaketa-prozesurik.
- Ikastaroa interesa duen edonorentzat dago zabalik.
- Bereziki interesgarria da Lanbide Heziketako irakasleentzat, ikasleentzat, arotzeriaren sektoreko profesionalentzat eta ondare-eraikuntzaren inguruan interesa duten pertsonentzat.
Eman izena ikastaro honetan
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.