Lanbide Heziketako ikastetxeen Prozesu bidezko Kudeaketa Sistemaren barne auditoretzak egiteko behar diren gaitasunak garatzera bideratua dagoen transferentzia jarduera.

Iraupena: 10.00 ordu
Lekua: CIFP Iurreta LHII
Edukiera: 20 pertsonak
Hizkuntza Elebiduna: Euskara, Gaztelania
FASEA/KORDUA/KDATAORDUTEGIAMOTA
14,0020-11-201909:30-13:30Presentziala
24,0004-12-201909:30-13:30Presentziala
Ordu ez Presentzialak: 2

Konpetentziak

  • Auditoriaren helburuak ezagutzea
  • Erreferentzia Arauak kontutan hartzea: ISO 9001. Beste arau batzuk: ISO 14001, 45001,..
  • Auditorietan erabilitako terminologia ezagutzea
  • Auditoriaren sekuentziaren etapak identifikatzea
  • Auditoriak planifikatzea.
  • Auditorian informazioa lortzeko teknikak ezagutzea.
  • Auditoriaren emaitzak eta ondorioak jasotzeko dokumentazioa egitea.
  • Auditoriaren emaitzen trataera egitea, Prozesu bidezko Kudeaketa Sistemaren tresnak erabiliz.

Edukiak

  • Terminoak eta definizioak
  • Informazio dokumentatua
  • Auditoriaren sekuentzia
  • Auditoríen programa
  • Auditoria plana
  • Zer auditatu?
  • Auditorearen profila. Auditoria garatzeko jokabidea
  • Egiaztatze zerrenda
  • Ez Adostasunen, Oharren eta Hobekuntza Arloen erredakzioa
  • Auditoría txostena
  • Zuzendaritzari komunikazioa
  • Auditoriaren ondorioen trataera Kudeaketa Sisteman 

Metodologia

Transferentzia ekintzaren edukien garapenerako bertaratze jarduera bat eta proposaturiko materialen garapenarako lan pertsonala.
 
HIZKUNTZA: elebiduna (euskeraz eta gazteleraz) 

Ebaluazioa

Ebaluaketarako honako irizpideak jarraituko dira:
  • Jardunaldi presentzialaren ordu kopuruaren %100 eko bertaratzea.
  • Proposaturiko ariketen lanketa egokia eta epean entregatzea.

Baldintzak

  • EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea.
  • Ikastetxean, barne auditoretzetan parte hartzeko konpromisoa.

Hautaketa irizpideak

Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:
  • Izen-emate ordena kontuan izango da.
  • Ikastetxe bakoitzeko pertsona baten partehartzea lehenetsiko da.

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.