AWS eta sailburuordetzaren arteko laguntza-gutunaren helburuak azaltzeko, AWS Academy plataformaren abantailak ikusteko eta irakasle talde baten esperientzia entzuteko aukera eman zigun lehenengo webinarraren ondoren, oraingo honetan beste webinar bat aurkezten dizuegu. Honetan, AWS Academy plataforma barrutik erakutsiko da (bere menuak, edukiak, learner lab-ak…) eta, gainera, Rubén Gómez irakasleak (Elorrieta-Errekamari ikastetxekoa) bere ikasleekin plataforma nola erabiltzen duen adibide batzuk zuzenean erakutsiko dizkigu. Lehen jardunaldia ez bezala, ikastetxeetako zuzendaritzara batez ere bideratuta zegoena, oraingo hau plataforma erabiltzen hasteko asmoa duten baina oraindik pausoa ematera animatu ez diren informatikako irakasle guztiei bideratua dago.

Iraupena: 1.5 ordu
Lekua: Online
Edukiera: 300 pertsonak
Hizkuntza Gaztelania
FASEA/K ORDUA/K DATA Ordutegia MOTA
1 1.50 19-06-2024 12:00 – 13:30 Online
Ordu ez Presentzialak: 0.00

Konpetentziak

Prestakuntza honen bidez, honako gaitasunak lortuko dira:

  • AWS Academy plataforma erabiltzen ikastea bere menuak, edukiak, learner lab-ak eta abar ezagutuz.
  • Ikasgelako benetako erabilera-kasuen adibideak lehen eskutik ezagutzea

Edukiak

Hona hemen ikastaroaren edukiak:

  • AWS Academy-n alta emateko prozesuaren berrikuspena
  • AWS Academy plataformara sarrera zehatza (menuak, edukiak, learning labs…)
  • Ikasgelan AWS Academy erabiltzeko adibideak (Rubén Gómez – Elorrieta Errekamari)
  • Zalantzak eta galderak

Metodologia

Prestakuntza labur hau online eta, batez ere, informatiboa izango da. AWS-ren eskutik plataformaren azalpen zehatz bat egingo da eta, zuzenean, ikasgelan plataforma nola erabiltzen den erakutsiko digun irakasle baten esperientzia izango dugu berriro ere. Azkenik, zalantzak eta galderak argitzeko denbora ere izango dugu.

Ebaluazioa

Webinarra informatiboa denez, ez da ebaluatuko eta ez da ziurtagiririk emango.

Baldintzak

  • EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeren batean irakaslea izatea.

Hautaketa irizpideak

Izen-emate kopurua eskainitako plaza kopurua baino handiagoa bada, honako irizpide hauen arabera egingo da hautaketa:

  • Informatika eta komunikazioak familiako irakasleek lehentasuna izango dute
  • Ikastetxe bakoitzeko gehienez lagun batek parte hartzea lehenetsiko da
  • Izena emateko ordena

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.