Jardunaldi honen helburua zentroetako nazioartekotze arduradunei SEPIEren ebaluazio eta kontrol sistemaren ikuspegi argia eskaintzea da, baita Erasmus+ KA121, KA122 eta KA131 proiektuetan aplikatzen diren auditoretza motak ulertzea ere.
| FASEA/K | ORDUA/K | DATA | Ordutegia | MOTA |
|---|---|---|---|---|
| 1 | 5.00 | 06-05-2026 | 09:00 – 14:00 | Presentziala |
| Ordu ez Presentzialak: 0.00 |
Konpetentziak
· Erasmus+ programaren ebaluazio eta kontrol sistema ulertzea.
· SEPIEren auditoretza mota desberdinak eta haien irismena identifikatzea.
· Proiektu baten kudeaketa egokia bermatzen duten funtsezko elementuak aztertzea.
· Trazabilitate, koherentzia eta froga dokumentalen irizpideak aplikatzea.
· Audotoretzetan ohikoak diren arriskuak eta akatsak identifikatzea.
· Mugikortasunen kudeaketarako barne-prozedurak diseinatzea edo hobetzea.
Edukiak
· Erasmus+ programako ebaluazio eta kontrolaren esparrua (jarraipena, ebaluazioa eta auditoretza).
· SEPIEren auditoretza motak eta haien irismena (dokumentala, sistemena, in situ).
· Kontrolaren funtsezko elementuak: trazabilitatea, koherentzia, sistema eta frogak.
· Mugikortasunen kudeaketako prozedura kritikoak (hautaketa, ordainketak, jarraipena eta intzidentziak).
· Auditoretzetan detektatutako dokumentazioa eta ohiko akatsak.
· Auditoretzako prestaketa praktikoa: kasuen analisia eta azken checklist-a.
Metodologia
Metodologia aktiboa eta aplikatua, honakoak uztartuz:
· Aurkezpen laburrak
· Benetako kasuen analisia
· Talde-lana
· Ikuskaritza simulazioa
· Eztabaida eta zalantzen argitzea
Ebaluazioa
- Prestakuntzaren %100eko asistentzia betetzea.
Baldintzak
· EAEko Lanbide Heziketako zentro bateko irakaslea izatea.
· Zentroko Erasmus edo nazioartekotze taldeko kidea izatea.
Hautaketa irizpideak
· Plazen kopurua gainditzen bada:
o Zentroen arteko oreka mantenduko da.
o Lehentasuna emango zaie Erasmus+ proiektuen kudeaketan zuzenean parte hartzen duten pertsonei.
Izen-emate datak eta informazioa
Izen-emate epea: maiatzaren 4a
Ebazpena: 2026ko maiatzaren 5ean jakinaraziko zaie posta elektroniko bidez izena eman duten pertsonei onartuak izan diren ala ez. Onartutako pertsonak zuzenean
matrikulatuko dira matrikulazio kudeaketa sistemaren bidez, emandako datuetatik abiatuta.
Eman izena ikastaro honetan