Ikastaro hau, Tknika-n garatzen ari garen robot bidezko fabrikazio aditibo metaliko proiektuaren barruan aurreikusitako ezagutza transferentzia jardueretako bat da. Ikastaroa fabrikazio mekaniko familiako irakasleei zuzenduta dago, bereziki robot ingurunetan soldadura eta fabrikazio aditibo aplikazioen aplikazioetan interesa duten irakasleei. Helburu nagusia roboten erabilera praktikoa sustatzea da Lanbide Heziketako irakasleen artean fabrikazio arlo desberdinetan, zehazki soldaduran eta gehigarrizko fabrikazioan.

Iraupena: 25.0 ordu
Lekua: Semipresencial,
Edukiera: 40 pertsonak
Hizkuntza Euskara
FASEA/K ORDUA/K DATA Ordutegia MOTA
1 1.00 03-03-2026 09:00 – 10:00 Online
2 2.00 17-03-2026 09:00 – 11:00 Online
3 4.00 26-03-2026 09:00 – 13:00 Presentziala
Ordu ez Presentzialak: 18.00

Konpetentziak

Ikastaroaren helburu espezifikoak eta lortu beharreko gaitasunak hauek dira:

  • Soldadura robot batekin lan egiteko gai izatea, bere programazioaren oinarriak ulertuz.
  • Robot programazioaren oinarrizko kontzeptuak ulertzea eta programa mota desberdinak egituratzeko gai izatea.
  • Robota segurtasunez erabiltzea eta soldadura ariketa praktikoak egitea.

Edukiak

0. Sarrera

1. Termino eta kontzeptuak

2. Segurtasuna

3. Programazio unitatea (Flex-pendant)

4. Funtzionamendu moduak

5. Kalibraketa

6. Mugimendua

7. RAPID Programazioa

8. Soldadura instrukzioak

9. Soldadura parametroak

10. Soldadura ariketak

11. Backup eta Sistemaren berrezarpena

Metodologia

Prestakuntza nagusiki online modalitatean garatuko da, saio sinkronoak eta asinkronoak konbinatzen dituen egiturarekin, parte hartzea eta ikaskuntza autonomoa errazteko. Ikastaroak bi saio sinkrono izango ditu: bata, ikastaroa aurkeztekoa, eta bestea, jarraipena egitekoa. Osagai asinkronoak, prestakuntzaren nukleo nagusia denak, aukera emango dio parte-hartzaile bakoitzari bideoetan eta aurkezpenetan oinarritutako prestakuntza-ibilbide pertsonalizatua jarraitzeko Moodle-n.

Ibilbide horretan, ikastetxe bakoitzeko instalazioetan egin beharko diren ariketa praktikoak proposatuko dira. Prestakuntza amaitzeko, azken jardunaldi presentzial bat egingo da, eta, bertan, azken ariketa praktiko bat aurkeztu eta gauzatuko da.

Ikastaroaren datak:

  • Martxoak 3: online aurkezpena (ordubete)
  • Martxoak 4-16: banakako prestakuntza asinkronoa eta prestakuntza praktikoa (12 ordu)
  • Martxoak 17: online bitarteko jarraipen jardunaldia (2 ordu)
  • Martxoak 18-25: banakako prestakuntza asinkronoa eta prestakuntza praktikoa (6 ordu)
  • Martxoak 26: azken saio presentziala (4 ordu)

Ebaluazioa

Ikastaroaren ebaluaketarako ondorengo irizpide hauek jarraituko dira:

  • %90-eko asistentzia betetzea.
  • Ikastaroan egingo diren ariketak modu egokian lantzea.

Baldintzak

EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea.

Ikastaroa fabrikazio mekaniko familiako irakasleei zuzenduta dago, bereziki robot ingurunetan soldadura eta fabrikazio aditiba aplikazioetan interesa duten irakasleei.

Hautaketa irizpideak

Izena eman dutenen kopurua aurreikusitako plazen kopurua baino handiagoa bada, honako irizpideak jarraituz, pertsonen arteko aukeraketa bat burutuko da:

Izen emate ordena kontuan hartuko da.

Ikastetxe bakoitzeko pertsona baten partaidetza lehenetsiko da.

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.