Orain arte bideo-jokoen sektoreak bultzatzen zituen Errealitate Birtuala eta Areagotutako teknologiak, Laugarren industria-iraultza honetan funtsezko elementu bihurtu dira eta, gainera, prestakuntza eta e-learningen joera teknologikoetan ere pisu garrantzitsua dute, aurkeztuko ditugun proiektuek erakusten duten bezala.
Iraupena:
1.50 ordu
Lekua:
Tknika - Araba gela
Edukiera:
40 pertsonak
Hizkuntza
Elebiduna: Euskara, Gaztelania
FASEA/K | ORDUA/K | DATA | ORDUTEGIA | MOTA |
---|---|---|---|---|
1 | 1,33 | 20-06-2019 | 12:00-13:20 | Presentziala |
Ordu ez Presentzialak: 0,17 |
Konpetentziak
Jardunaldi honen bitartez, lanbide heziketako ikastetxeetan Errealitate Birtuala eta Errealitate Areagotuarekin loturik garaturiko proiektuen ikuspegi orokorra eskainiko da.Edukiak
Errealitate areagotua mantenu industrialean eta prozesuen gestioan aplikatuta.
CIFP BIDEBIETA LHII
Errealitate birtualean garatutako Serious Game erabiliz gurpil-aulkia kudeatu
CIFP TARTANGA LHII
Asiako liztorraren identifikazioan eta kontrolanen espezializatzeko Serious Game
CIFP TARTANGA LHII
Eremu Birtualak
Tknika
Metodologia
Aurkezturiko ikastetxe proiektu bakoitzeko 20 minutuko aurkezpen orokorrak egingo dira. Azalpen horietan ikasturtean zehar egindako lanaren oinarrizko azalpenak eskainiko dira eta informazio gehiago nahi izanez gero norengana zuzendu behar duten adieraziko zaie irakasleei.Ebaluazioa
Ebaluaketarako honako irizpideak jarraituko dira:- Formakuntza orduen %90arekin bete behar da.
Baldintzak
- EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea.
Hautaketa irizpideak
Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:- Izen-emate ordena kontuan izango da.
- Ikastetxe bakoitzeko pertsona baten partehartzea lehenetsiko da.
Izen-emate datak eta informazioa
- Izen-emate epea: 2019ko ekainaren 18a.
Eman izena ikastaro honetan

Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.