5G teknologiak etengabe eboluzionatzen du (software-eguneraketak, ekipamendu berri eskuragarriagoa...) eta informatikaren munduko kontzeptu aurreratuak integratzeko joerarekin jarraitzen du. Hala ere, gure ikasleak egoera horretan behar bezala moldatzeko gai izan daitezen, beharrezkoa da konplexutasun hori abstraitzeko gai izatea eta lan-merkatuan aurrez aurre izango dituzten erabilera-kasuetan zentratu ahal izateko tresnak ematea: zelula-sareen instalazioa, eragiketa eta mantentze-lanak. Ideia hau jarraituz, prestakuntza hau ikasgelan zuzenean erabil daitezkeen tailer praktikoetan fokua jarriz garatu da, teoria sinplifikatuz eta ikastetxeentzako eskuragarria den ekipamendu erabiliz.
FASEA/K | ORDUA/K | DATA | Ordutegia | MOTA |
---|---|---|---|---|
1 | 5.00 | 24-06-2024 | 09:00 – 14:00 | Presentziala |
2 | 5.00 | 26-06-2024 | 09:00 – 14:00 | Presentziala |
3 | 5.00 | 27-06-2024 | 09:00 – 14:00 | Presentziala |
4 | 5.00 | 28-06-2024 | 09:00 – 14:00 | Presentziala |
Ordu ez Presentzialak: 0.00 |
Konpetentziak
Prestakuntza honen bidez, honako gaitasunak lortuko dira:
- 4G/5G zelula-sare baten arkitektura oro har ezagutzea.
- 4G sare bat hedatzea eta martxan jartzea eskuragarri dagoen hardware komertziala erabiliz.
- 4G sare baten oinarrizko mantentze- eta konfigurazio-eragiketak egitea, irrati- eta core-parametroak editatuz.
- SIM txartelak programatzen ikastea.
- 5G sare bat hedatzea eta martxan jartzea open source softwarea erabiliz.
- 5G sare baten oinarrizko mantentze- eta konfigurazio-eragiketak egitea, irrati- eta core-parametroak editatuz.
Edukiak
Hona hemen ikastaroaren edukiak:
- 4G eta 5G (NSA/SA) sareak hedatzeko beharrezkoak diren elementuen deskribapena (open source eta merkatu-soluzioak).
- 4G sare pribatuen instalazio eta mantentzea.
- Zelula-sareen parametro teknikoen bistaratzea.
- 4G irrati-sistemaren (eNB) eta “core”aren parametroak aldatzea.
- SIM txartelen konfigurazioa.
- 5G (SA) sare pribatuen instalazio eta mantentzea.
- 5G irrati-sistemaren (gNB) eta “core”aren parametroak aldatzea.
Metodologia
Ikastaroa 4 saio presentzialetan banatuta dago eta, lehenengo egunean egingo den kontzeptu teorikoen sarrera txiki baten ondoren, gainerako egunak guztiz praktikoak izango dira. Horrela, ikasleak taldeetan banatuko dira eta eskura edukiko duten ekipamenduarekin lan egin beharko dute irakasleek planteatutako erronken bitartez eta prestatutako dokumentazioari jarraituz. Erronkak gauzatzen diren bitartean geldialdi txikiak egingo dira zalantzak modu koordinatuan argitzeko eta funtsezko kontzeptuak azpimarratzeko.
Prestakuntzan egingo diren ariketa guztiak gelan zuzenean aplikatu ahal izateko diseinatu direla azpimarratzea garrantzitsua da, teoria ahalik eta gehien sinplifikatzen saiatuz, ikasleak benetan garrantzitsua denean zentra daitezen.
Azkenik, Tknikako 5G lantaldeak bere laborategiko ekipamendu guztia eramango du (antenak, routerrak, smartphone-ak, SDS txartelak, irrati-sistemak…) ikastaroan parte hartzen dutenek ikusi, probatu, galdetu, prezioak kontsultatu… ahal dezaten.
Ebaluazioa
Prestakuntzaren %90era egitea nahitaezkoa da ziurtagiria lortzeko. Ikastaroa presentziala eta praktikoa denez, puntualtasuna oinarrizkoa izango da eta ikasleen parte hartzea, taldekideekin lankidetzan aritzea eta ariketak egiten inplikatzea ezinbesteko izango da ere.
Baldintzak
- EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeren batean Informatika eta komunikazio familiako irakaslea izatea.
- Ikastaroko saioetara ordenagailu batekin joatea (Linux, Windows, macOS)
Hautaketa irizpideak
Izen-emate kopurua eskainitako plaza kopurua baino handiagoa bada, honako irizpide hauen arabera egingo da hautaketa:
- Elektrizitate eta elektronika familiako irakasleek lehentasuna izango dute
- Ikastetxe bakoitzeko pertsona baten parte hartzea lehenetsiko da, ahalik eta ikastetxe gehienek parte har dezaten.
- Izena emateko ordena
Izen-emate datak eta informazioa
Izena emateko azken eguna: 2024ko ekainak 19
Onartuen/ez onartuen ebazpena posta elektronikoz jakinaraziko da 2024ko ekainaren 20an.
Eman izena ikastaro honetan
