Prestakuntza berri honetan, “Tecnología 5G (Parte 1): La nueva interfaz radio en 5G (NR)” ikastaroaren jarraipena dena, telefonia mugikorren belaunaldi berriaren ikuspegi praktiko bat emango da eta helburua sare pribatuen hedapenean jarriko da: bai birtualak (simulatuak) eta baita errealak ere (kostu baxuko SDRen bidez).

Iraupena: 20.0 ordu
Lekua: CIFP IURRETA LHII
Edukiera: 16 pertsonak
Hizkuntza Gaztelera
FASEA/K ORDUA/K DATA Ordutegia MOTA
1 5.00 04-07-2023 09:00 – 14:00 Presentziala
2 5.00 05-07-2023 09:00 – 14:00 Presentziala
3 5.00 06-07-2023 09:00 – 14:00 Presentziala
4 5.00 07-07-2023 09:00 – 14:00 Presentziala
Ordu ez Presentzialak: 0.00

Konpetentziak

Formakuntza honi esker, ikasleak gaitasun hauek eskuratuko ditu:

  • 5G sare baten barne arkitektura eta sarea osatzen duten modulu desberdinak ulertzea

  • Eremuko neurketak egiteko RF tresnak erabiltzea

  • Telefonia mugikorren sare baten oinarrizko parametroak identifikatzea

  • Container teknologien (Docker) oinarrizko kontzeptuak ezagutzea

  • 5G sare birtual bat inplementatzea (container-ak erabiliz)

  • Ordenagailu eta SDR bat erabiliz, 5G sare pribatu bat inplementatzea

  • SIM programagarri bat konfiguratzea

Edukiak

Ikastaroaren edukiak honako gai hauen bidez garatuko dira:

  • 1. gaia: 5G New Radio
    • 1. modulua: Sare zelular baten oinarrizko arkitektura
      • LTE-4G sare baten arkitektura
      • 5G sare baten arkitektura
    • 2. modulua: Irrati-sarbideko sarearen arkitektura
      • LTE-4G irrati-sarbideko sarearen arkitektura
        • Distributed RAN & C-RAN
        • Backhaul eta Fronthaul kontzeptuak
        • 4Gko irrati interfazearen oinarriak
      • 5G irrati-sarbideko sarearen arkitektura
        • C-RAN
        • Backhaul, Fronthaul eta Midlehaul kontzeptuak
        • 5Gko irrati interfazearen oinarriak
    • Informazio gehigarria: Telefonia mugikorrari esleitutako bandak
    • Ariketa: Irrati-operadoreen interfazearen azterketa.
  • 2. gaia: 5G core-ko oinarriak (5G sareko core-a)
    • 1. modulua: 4G core-aren arkitektura
      • 4G core-aren osagaiak
      • 4G core-aren interfazeak
      • 4G core-aren protokoloak
    • 2. modulua: 5G core-aren arkitektura
      • 5G core-aren diseinu printzipioak
        • Erabiltzailearen planoaren kontrola eta bereizketa (CUPS)
        • “Erreferentzi-puntuaren” arkitektura
        • Zerbitzuetan oinarritutako arkitektura (SBA). Mikrozerbitzuak
        • Hodeirako pentsatutako arkitektura zentrala
        • Ertzeko mugikor-konputazioa: MEC – EDGE
        • Network Slicing
        • Sareko funtzioen birtualizazioa (VNF)
        • Software bidez definituriko sareak (SDN)
      • 5G core-aren osagaiak
        5G core-aren interfazeak
        5G core-aren protokoloak
        5G sareen hedapena: 5G-NSA eta 5G-SA
        5G sareko QoS parametroak
    • 3. modulua: Dockerizazioa. Container-en oinarrizko kontzeptuak
    • 4. modulua: Open source proiektuak eta open source proiektu komertzialak
    • Ariketa: 5G sare pribatu baten inplementazio birtuala

Metodologia

Ikastaroko 4 saioak presentzialak izango dira, 9:00etatik 14:00etara, Iurretako instalazioetan, 3. eguneko saioa izan ezik, bertan 5G estazio batera bisita egingo baita Telefonica/Movistarren eskutik.

Klase presentzialetan kontzeptu teorikoak eta praktikoak nahastuko dira eta, horretarako, bai ordenagailuan eta baita kalean ere ariketa desberdinak egingo dira. Azkeneko hauetan, eremu-neurketak egiteko irtengo gara kanpora.

Ebaluazioa

Ebaluaziorako irizpide hauek jarraituko dira:

  • Prestakuntzaren %90era joatea/parte hartzea/egitea nahitaezkoa da ziurtagiria lortzeko.

Baldintzak

  • Ikastarora Ubuntu 20.04 eskuragarri duen ordenagailu pertsonal batekin etortzea: bai natiboki (ordenagailuan instalazio garbia) edo VMware bidez birtualizatuta.

Hautaketa irizpideak

Izen-emate kopurua eskainitako plaza kopurua baino handiagoa bada, irizpide hauek hartuko dira kontuan hautaketa egiteko:

  • Elektrizitate elektronikoa lanbide-arloko irakaslea izatea

  • Ahalik eta zentro gehienek parte hartzea

  • Izena emateko ordena

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.