Fabrikazioa edo “manufacturing”arekin zerikusia duten teknologia eta beraien aplikazio aurreratuak, dudarik gabe, gaur egun Euskadiko industriak dituen erronka oso garrantzitsuak dira, eta ildo berean noski, Lanbide Heziketarenak. Jardunaldi honetako zati honetan, 2018-2019 ikasturtean Lanbide Heziketako Ikastetxeetan eta Tknikan landu diren horietako asko aurkeztuko dira.
FASEA/K | ORDUA/K | DATA | ORDUTEGIA | MOTA |
---|---|---|---|---|
1 | 2,25 | 20-06-2019 | 09:00-11:15 | Presentziala |
Ordu ez Presentzialak: 0,25 |
Konpetentziak
Jardunaldi honen bitartez, lanbide heziketako ikastetxeetan Fabrikazio Aurreratuarekin loturik garaturiko proiektuen ikuspegi orokorra eskainiko da.Edukiak
Osagai birakarien fabrikazio teknologiak: alabe-diskoen 5 ardatzeko fresatzeko eragiketak
Politeknika Ikastegia Txorierri - Goierri EskolaHot Stamping-eko hozte-kanalen diseinu eta optimizazioa fabrikazio teknika aurreratuak erabiliz
Zulaibar Arratiako Lanbide IkastegiaIrudi pertsonaleko aplikazio baten garapena 3D eskaneaketa eta 3D inpresioan oinarrituta
Monte albertia LHII - Miguel Altuna LHII - Iurreta LHIIBiomodelo anatomikoak sortzea, irudi erradiologikotik 3D bidez inprimatuz
San Jose de CalasanzAutomobilgintzako osagaien diseinuan eta optimizatzeko fabrikazio gehigarrien aplikagarritasuna
Somorrostro - MGEP - Otxarkoaga - San Viator - Zulaibar Arratiako Lanbide Ikastegia
Eransketa bidezko fabrikazio metaliko teknologiak
TKNIKAIkaslab
TKNIKA
Metodologia
Aurkezturiko ikastetxe proiektu bakoitzeko 15 minutuko aurkezpen orokorrak egingo dira. Azalpen horietan ikasturtean zehar egindako lanaren oinarrizko azalpenak eskainiko dira eta informazio gehiago nahi izanez gero norengana zuzendu behar duten adieraziko zaie irakasleei.Ebaluazioa
Ebaluaketarako honako irizpideak jarraituko dira:- Formakuntza orduen %90arekin bete behar da.
Baldintzak
- EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea.
Hautaketa irizpideak
Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:- Izen-emate ordena kontuan izango da.
- Ikastetxe bakoitzeko pertsona baten partehartzea lehenetsiko da.
Izen-emate datak eta informazioa
- Izen-emate epea: 2019ko ekainaren 18a.
Eman izena ikastaro honetan
