CIFP MONTE ALBERTIA LHII
- Nor gara? Nondik gatoz?
Zarautz herrian Lanbide Heziketa eskaintzen duen ikastetxe publikoa gara, hau da, 15 urtetik aurrerako ikasleak, hartzen dituena, eta enpresetako langileen zein langabezian daudenen beharrei etengabeko prestakuntza eskaintzen diena.
Gipuzkoako Ikatetxe Publiko bakara gara, arlo honetan. Beraz, Gipuzkoako herritar guztientzat hezkuntza eskaintza zabala bermatuko duen ikastetxea gara, eta, horrekin batera, herrigintzan herriko beste erakunde eta taldeekin batera diharduena (kulturgintzako taldeak, enpresak, udala).
Gure ezaugarri nagusiak
El IES “Monte Albertia” emplazado en Zarautz, ocupa hoy día sólo parte de las dependencias de lo que durante años fue Centro de Formación Profesional de Primer Grado en las ramas de Peluquería y Estética en régimen de internado, y recibe alumnos /as procedentes de varias poblaciones de Gipuzkoa, y alumnos /as de las comarcas limítrofes de Bizkaia.
Los orígenes del IES Monte Albertia se remontan al año 1962, siendo la primera escuela de Peluquería y Estética del Estado Español, cuenta con una experiencia de más de 50 años en la formación de peluqueros y esteticistas, adscrito a la disciplina de la Administración Central, como centro de formación profesional de primer grado.
En 1985 pasa a depender primero de la Consejería de Cultura y más tarde de la de Educación del Gobierno Vasco, perdiendo su carácter de internado y reestructurándose como un Instituto de FP II en la especialidad de Peluquería.
En el curso 98/99, según lo estipulado por la LOGSE, se inician en el Centro los Ciclos Formativos de Grado Medio de Peluquería y Estética Personal Decorativa. El curso 2000/01 cumpliendo con los objetivos marcados en el Plan de Centro, se comenzó a impartir el Ciclo Formativo de Grado Superior de Estética. Los tres ciclos, desde su implantación han tenido una gran aceptación.
En el curso 05/06 se implanta el modelo D de euskera en el ciclo de grado medio de Peluquería y en el 12/13 es Ciclo LOE.
El Ciclo de Grado Superior de Estética comienza a impartirse en euskera el curso 07/08 y es Ciclo LOE en el curso 2012-2013.
El ciclo de Grado Medio de Estética, pasa a ser ciclo LOE el curso 2011-2012 y en el 2012-2013 comienza a ofertarse en modelo D.
En el curso 2008/2009 se comienza a ofertar cursos de formación para trabajadores a través de “Hobetuz” y cursos específicos de imagen personal no incluidos en el Catálogo modular.
Durante el curso 2012-2013 se implanta el Ciclo de Grado Superior de Peluquería: ESTILISMO Y DIRECCIÓN DE PELUQUERÍA
A través de LANBIDE – Certificaciones Profesionales se obtiene la ENCOMIENDA DE GESTIÓN DE LAS CERTIFICACIONES PROFESIONALES DE:
– PELUQUERÍA
– ESTÉTICA
En el curso 2013-2014 se imparte OFERTA PARCIAL en el módulo 0636 ESTÉTICA DE MANOS Y PIES del CFGM ESTÉTICA Y BELLEZA
Dede el curso 2014-2015 el Centro participa en el programa de FORMACIÓN PROFESIONAL DUAL.
Desde el curso 2015-16 formamos parte del programa URRATSBAT.
Publikoa
Gure herriaren eta gizartearen egoerari eta beharrei egokitutako hezkuntza-egitasmo propioa eskainiko duen ikastetxe publikoa gara. Euskal Herritik munduari begiratzeko helburuarekin, gure herriko hizkuntz eta kultur ondarea jaso eta hedatuko duen ikastetxea gara.
Euskal Eskola Publikoaren sareko kide garenez, bereizkeriarik gabeko gizarte-kohesioa, biztanle guztientzako aukera-berdintasuna eta jatorrizko desberdintasunak gainditzea izango da gure erronka.
Ikastetxe honen helburu nagusietako bat, ikasle guztiei erantzungo dien azpiegitura egokia ziurtatzea izango da. Ikastetxearen hezkuntza egitasmoa gauzatzeko, hau da, gure herriaren beharretara egokitzen den kalitatezko hezkuntza eskaintzeko, behar diren baliabide material zein giza baliabide guztiak lortzen ahaleginduko den ikastetxea gara.
- Euskalduna eta Eleanitza
Euskara da euskal kulturaren ardatza. Horregatik, euskara ikasketa-hizkuntza nagusia izateaz gain, eskola-bizitzako hizkuntza izango da. Eskolako jardueren hizkuntza nagusia eta sozializazio esparru esanguratsuenetan integrazio hizkuntza da. Horretarako, besteak beste, Normalkuntza Plana izango dugu indarrean.
Euskaraz bizitzea izango dugu helburu; horretarako, komunitatea osatzen dugun kide guztion motibazioa, ezagutza eta erabilera elikatuz eta indartuz. Kanpo harremanetarako ere euskara lehenetsiko da.
Derrigorrezko irakaskuntza amaiturik duten ikasle guztiek bi hizkuntza ofizialak ongi ezagutu behar dituzte ahoz zein idatziz bietako edozeinetan komunikatzeko. Gure ikastetxean hizkuntza ofizialez gain, atzerriko hizkuntza batean oinarrizko komunikazio gaitasunak ere garatuko dira. Hizkuntza ofizialen ezagutza egokia ez duten ikasleekin ikastetxeak bere esku dauden neurriak erabiliko ditu Normalkuntza Planean finkatzen diren helburuak bete ahal izateko.
- Kulturartekotasunaren suspertzaile
Kultura askotarikoa den mundu batean bizitzen ikasteko prestakuntza bermatzen ahaleginduko gara, eta etorri berri diren ikasleentzat eta bere familientzat txertatzen lagunduko dien bideak landuko ditugu.
Egungo egoerari erantzuteko, ikastetxeak etorkinen ama hizkuntzak eta kulturak kontuan hartuko ditu, jatorri guztietako ikasleen eta bere familien integrazioa eta sozializazioa lortzeko harrera planak martxan jarriz, eginkizun horretarako lagungarriak izan daitezkeen baliabideak erabiliz, behar izanez gero taldeak egokituz, familiei denbora eskainiz integrazio prozesuan laguntzeko, gertuko tutorizazioak egiteko, edo gizarte zerbitzuetako arduradunekin koordinazioa burutzeko.
- Laikoa
Ikastetxe hau akonfesionala da, errespetutsua sinestun guztiekin.
- Hezkidetzailea
Hezkidetzaren helburua eskola ez sexista eta pertsonen arteko berdintasuna jorratzea eta lortzea da. Berdintasunak aniztasuna eta berdinen arteko diferentziak errespetatu egin behar ditu. Hezkidetza elementu zentrala izango da ikastetxeko balioetan eta barne-antolaketan garrantzi berezia izango du.
- Inklusiboa eta aniztuna, konpentsazioan eta elkartasunean oinarrituko dena
Gure ikastetxeak desberdintasun pertsonalen eta kulturalen errespetua bermatuko du, eta desberdintasun sozio-ekonomikoek eta bestelakoek eskolatzean duten eragina gutxitzen eta behar bezala konpentsatzen ahaleginduko da.
Ikastetxeak aniztasunaren trataera egoki bermatzeko, gure hezkuntza proiektuak printzipio hauek jarraituko ditu: aukera-berdintasuna, konpentsazioa, elkartasuna, eskuzabaltasuna, inklusiboa, kidetasuna, errespetua, enpatia, lankidetza eta talde-lana, ekitatea eta lanbide-trebakuntzarekin batera, pertsonaren garapen integrala.
- Eskaintza akademiko hezitzailea
Lanbide Heziketaren helburu nagusia pertsonak trebatzea da, ikasleei lanbide-jarduerak gauzatzeko beharrezkoak diren gaitasunak emanez, ekoizpen-sektoreen kualifikazio-beharrizanei zein banakoen eskariei erantzuteko gai izan daitezen.
Hezkuntza sistema publikoaren baitan Erdi eta Goi mailako Heziketa Zikloak eskainiko ditu, eskaintza osoa eta partziala erabiliz, era berean Ikas-ekinezko erregimeneko lanbide heziketa bere eskaintzan sartuko du. Enplegurako Prestakuntzako eskaintza ere sustatuko du, bai Hobetuz bai Lanbideren bitartez. Laneko esperientziaren bitartez eta/edo ikaskuntza formalen edo ez formalen bidez pertsonek eskuratutako lanbide gaitasuna Ebaluatu eta Egiaztatzeko Sisteman parte hartzeko baliabideak jarriko ditu. Era horretan herriko hezkuntza eskaintza sendotuz.
Lanbide-informazioa eta -orientazio zerbitzua, Ikastetxe Integratua delarik, elementu garrantzitsu gisa eskainiko du.
«TKNIKA” Lanbide Heziketarako Berrikuntza Zentroak lanbide-heziketaren alorrean sustatutako berrikuntza-proiektuetan parte hartuko du.
Bestetik, Udalarekin, inguruko herriekin, Herriko beste ikastetxeekin eta beste eragileekin harreman estuetan izango da kultur, kirol nahiz elkarbizitza maila hobetzeko, ekintzak antolatzeko, eta enpresekiko lankidetza ere bultzatuko da. Gizartean dauden beharrei egokitutako hezkuntza eskaintza sendoa bermatuko da.
- Lanerako atea
Langile kualifikatuak eta lanean agertuko zaizkien erronkei aurre egiteko gai direnak prestatuko ditugu: lanbide prestakuntza eskaintzen hasierako prestakuntza gisa, langabetuentzat lan munduan sartu ahal izatekoa eta lanean dihardutenentzat jarraitua edo etengabekoa.
Lan munduak duen bilakaerari egokituko gatzaizkio, inguruko enpresen eta gizartearen beharrei erantzun ahal izateko, eta komunikazio eta informazio-teknologia berrien ezarpena eta garapenaren aurrean trebakuntza egokia lortuko dugu.
Lan mundua hurbiltzeko ikasle ohientzat lan-poltsa zerbitzua Ikastetxeak kudeatuko du.
- Parte hartzea bultzatuko duen ikastetxea
Honako eragile-talde hauek osatzen dute ikastetxeko komunitatea: ikasleek, irakasleek, gurasoek eta langile ez-irakasleek alde batetik eta bestetik enpresaburuek, sindikatu arduradunek, udal arduradunek zein beste gizarte eragile batzuk (Garapen Agentzia, …). Eragile talde bakoitzak ardura eta egiteko ezberdinak izango ditu.
Hezkuntza-eragile guztiok hezkuntza-egitasmoarekin identifikatzea eta konprometitzea da oinarrizko helburua. Horretarako, ezinbestekoa da bideak eta lan egiteko erak zehaztea.
Lan egiteko erari dagokionez, adostasun bidezko erabakiak hartzera bideratuko duen antolaketan oinarrituko gara. Izan ere, kontsentsu bidezko erabakiak zenbat eta zabalagoak izan, orduan eta erabaki sendoagoak izango baitira. Hainbat kargu pertsonal beharrezkoak izanik ere, talde-lana, ardura banaketa eta kontsentsuz hartutako erabakiak bultzatuko eta sustatuko dira.
- Konpartitzen ditugun balioak eta funtsezko ideiak
KALITATEZKO HEZIKETA
Egungo ezagutza teknikoekin gizarte, lan mundua eta ikasleei erantzunez, ikasleen autonomia landuz, ikasleei taldean lan egiten irakatsiz, ikasleak kritikoak izaten irakatsiz, irakasle eta ikasleen konpromisoa landuz, errespetuan oinarritutako erlazioak bultzatuz, irakasleria klase dinamiketan trebatuz, ikasleen motibazioa landuz eta komunikazioa norabide guztietan landuz (irakasle, ikasle, guraso, lan mundu eta gainontzeko gizarte eragileekin).
ELKARLANA: GUZTION LANA, GUZTION ARDURA
Errespetuz eta helburu komun batekin elkarrekin lan eginez, guztion inplikazioa lortuz, beharra daukanari laguntza eskainiz, lanarekiko giro ona sortuz, motibazioa landuz eta esperientzia edo jakintza transmitituz.
PROFESIONALTASUNA
Irakasleak eman behar dituen gai teknikoak menperatzeaz gain taldeen beharretara egokituz, geletan sortzen diren arazoak (iskanbilak, arazoak..) arduratsu tratatuz, ikasleekiko enpatikoak izaten, Ikasleekiko gertutasuna bere neurrian erabiliz, komunikatzaile onak izaten, ahal den neurrian lankideei lagunduaz eta egina dagoen lana konpartituz, Formakuntza eta berziklaian oinarrituz teknologi eta metodo berriak egunerokoan aplikatzen duena..
Ikastetxeak elkarrekintzan oinarritutako prozesu dinamiko gisa ikusten du hezkuntza: ikasle bakoitzak dituen ahalmen fisiko, kognitibo, afektibo, sozial, artistiko eta sortzaileak garatu eta sendotuko ditu; ikasle bakoitzari pertsona aske, kritiko eta solidario izaten lagunduko dio; ikasleek hurrengo hezkuntza mailetan heziketa prozesua jarrai dezaten prestatuko ditu
Zenbait ikaslek arrazoi fisiko, afektibo, intelektual nahiz sozialengatik, heziketa prozesua jarraitzeko behar bereziak dituzte, eta irtenbide egokiak eskainiko ditugu, horretarako administrazioak beharrezkoak diren giza zein bestelako baliabideak jar ditzala sustatuz.
- Sinesten dugu
Ikasketa esanguratsuetan; ikasketen funtzionaltasunean eta diziplinartekotasunean; irakasle-ikasleen arteko harreman eta elkarlanean, baita beraien artekoan ere; talde-lanean; eskola ingurunean txertatuta dagoenez ikasleek errealitate sozial eta kulturalekin harremanetan jarriko dituzten ekintzetan.
Ahaleginaren eta lanaren balioetan; norberaren originaltasunean eta indibidualtasunean; ikasleari bere buruarekiko, ezaugarri, aukera eta mugekiko irudi orekatua lortzen laguntzen dion heziketan; ikaslearen autonomian eta beraien autoestimuaren garapenean; ikaslearen integrazioan (bere buruarekiko eta inguruarekiko); inolako diskriminaziorik (sexu, arraza, itxura fisikoa, maila soziala, ezaugarri psikikoak, orientazio sexuala…) egingo ez den harreman eremuan; natura eta kultur ondarearekiko errespetuan eta estimuan.
- Nolako ikasleak nahi ditugu
Herritar libre eta autonomoak lortzea izango da ikastetxearen helburua, gizartean txertatuak izanik gizartea hobetzen ahaleginduko direnak, elkartasuna, errespetua, elkarbizitzarako arauak, lana, saiakera eta ahalegina baliotzat hartuko dituztenak.
Heziketa prozesuan zehar ahalmen kognitiboekin batera adimen afektibo-emozionala ere landuko duten ikasleak.
Autonomia eta elkartasunean heziak, haien burua ezagutu (mugak eta ahalmenak egokiro baloratuz), eta dagozkien zereginei aurre egiteko bitartekoak aurkitzeko gai izango direnak.
Haien buruarekiko eta inguruarekiko jarrera baikor batetik abiatu eta erronka berriei ekiteko ilusioa eta gogoa izango duten ikasleak, bai lan munduan murgiltzera badoaz eta baita goi mailako ikasketekin jarraitzera badoaz ere.
Ikasten ikasiko duten ikasleak; izan ere, ikastea bizitza osorako prozesua baita.
Erronkak antzemateko gai izango direnak eta arazoen aurrean, sormena eta ekimena lanean jarriz bide berriak jorratzeko gai izango direnak.
Parte hartzaileak, elkarlanean jarduten ikasiak, desberdintasunak errespetatzen dituztenak, ohitura osasungarriak izango dituztenak, kritikoak eta eraikitzaileak.
- Nolako irakasleak beharko ditugu proiektu honetan?
Ikasle guztien arrakasta bilatuko duten irakasleak, hau da, pertsona osotasunean hartuta bakoitzaren gaitasunak garatzen lagunduko dutenak (kognitiboak, afektiboak, sozialak, sormenezkoak…) eta, beraz, aniztasunari erantzun ahal izateko metodologia, bitarteko eta baliabide aproposak erabiltzeko prestatuak edo prestatzeko borondatedunak. Familiekiko harremanak zainduko dituztenak, elkarlanean arituko direnak, bakoitzak bere esparruan eta errespetuz.
Eguneroko lanaren gaineko hausnarketaz baliatuko direnak, eta beraz, jardueraren etengabeko ebaluazioan oinarrituko direnak. Pedagogia-irizpideen azterketa eta jarraipena izango da ikastetxearen ardatz nagusienetakoa.
Jarduera pedagogikoan Hezkuntza Proiektu honetan aipatzen diren balioen arabera lan egiteko konpromisoa hartuko dutenak.
Diziplinartekotasuna eta koherentzia zaintzeaz gain, ikasleen interesa pizten saiatuko dira. Beste irakasleekin elkarlanean arituko dira, ikastetxeak horretarako antolatuko dituen eremuetan (zikloak, mintegiak, berariazko koordinazio taldeak etab). Eta, era berean, prest azalduko dira familiekiko, inguruko eragileekiko, enpresekiko nahiz instituzioekiko harremanetarako.
Ikastetxeak irakasleek beren gaitasunak eta ezagutzak garatu eta etengabe eguneratu ditzaten bultzatuko du, eta, horretarako, irakasleen prestakuntzarako behar adineko baliabideak bermatzen ahaleginduko da.
Era berean, ikaslearen heziketan irakasleak duen eragina eta garrantzia kontuan hartuta, eta horrek guztiak irakasleen benetako inplikazioa erraztuko duelakoan, ikastetxeak irakasleen lan baldintzak eta ohitura osasungarriak zainduko ditu.
- Nolako gurasoak behar ditugu proiektu honetan?
Bere seme-alaben hezkuntzarekiko konprometituak sentitzen direnak.
Ikastetxeko hezkuntza proiektu honetako printzipio eta helburuekin bat egingo duten gurasoak.
Beren burua ikastetxeko eta hezkuntzako bezero hutsak bezala ikusten ez dutenak. Hau da, ikastetxeko komunitateko partaide izango direnak. Denen egitekoa eta ardura da guztia eta interes nagusi bera izan behar da: kalitatezko eskola bat osatzea, zeinetan talde bakoitzak bere egiteko eta interes espezifikoak dituen.
- Hezkuntza Komunitate barneko harremanak
Elkarrenganako errespetuan eta elkarlanean oinarrituko dira ikastetxe barneko harremanak. Sentimendu, informazio eta iritzien elkartrukatzea eta partekatzea aberastasun iturritzat jotzen dugunez, ikastetxeak parte-hartze bideak bermatu eta sustatuko ditu.
Lan batzordeetan eta kudeaketa eta erabaki organoetan ikasle, irakasle eta langile ez irakasleen parte hartzea bermatu eta sustatuko da, alde batetik eta bestetik, bere esparruetara egokiturik, enpresaburuek, sindikatu arduradunek, udal arduradunek eta beste gizarte eragile batzuk. Ahal den neurrian adostasuna kontsentsuan eta baliokidetasunean oinarrituz bilatuko delarik.
- Kanpoko eragileekin lankidetza
Izpiritu berberarekin bilatu eta bermatuko ditugu harremanak eta elkarlana herriko beste eragileekin, eskolekin, enpresekin , berritzeguneekin, Tknikarekin, administrazioarekin nahiz beste erakundeekin eta zerbitzuekin. Inguruko ikastetxe guztiekin koordinazioa eta lankidetza bultzatuko ditugu. Era berean, helburu honekin bat datozen proiektu eta harreman sistemak ere baliatuko ditugu, ahal den heinean (Erasmus+, …).
- Nolako heziketa egiteko asmoa dugu? Zer ikasita irtetea nahiko genuke?
- Gaitasunen irakurketa propioa
Arduraz eta autonomiaz bizitzen ikastea, hau da, ardurak eta erabakiak hartzeko ekimena izatea eta norberak hartutako erabakien erantzukizuna hartzea.
Erabakiak hartzen, arazoak ebazten eta pentsatzen ikastea, horretarako sortzaileak eta ekintzaileak izateko estrategiak eskuratzea, adibidez, ideiak garatu eta ordenatzeko teknikak, ideiak aztertzeko teknikak, eta jakintza tekniko, zientifikoko eta lan harremanetako metodoak aplikatzen ikastea.
Norberaren osasuna zaintzen ikastea eta ohitura osasuntsuak hartzea.
Ikasten ikastea, ikasleak izan behar dira ikasketa prozesuaren protagonistak eta arduradun nagusiak, esfortzua eta zailtasunak gainditzeko ahalegina balioetsiz eta ikasteko eta lan egiteko ohiturak eta estrategiak eskuratuz.
Informazioa sortzea, bilatzea, interpretatzea eta ebaluatzea, horretarako komunikabideak eta komunikaziorako teknologia berriak gero eta irizpide kritikoagoarekin eta autonomia handiagoarekin erabiltzen jakitea, eta teknologia honen erabileran izan daitezkeen arriskuak saihesten ikastea.
Hizkuntza ofizialetan eta atzerriko hizkuntza batean terminologia teknikoa eta komunikazio gaitasuna landuko dira.
Elkarrekin bizitzen ikastea, eta, berariaz, harreman positiboak izaten eta, gatazka-egoeretan, elkarrizketara eta negoziaziora jotzen ikastea asertibitatea, enpatia eta umorea erabiliz. Halaber, gogoz eta demokratikoki parte hartzen ikastea, lankidetzan jarduten eta taldean lan egiten ikastea, eta aniztasuna errespetatzen ikastea.
Pertsona gisa garatzen ikastea, emozioez hausnartzea, emozioen adierazpenak erregulatzen ikastea eta norberaren mugak eta ahalmenak era positiboan baloratuz norberaren irudi errealista eta baikorra izaten ikastea.
Izadiaz eta natura-baliabideez arduraz gozatzen ikastea, gizadi osoaren eta egungo nahiz geroko belaunaldien ondarea diren aldetik.
Giza kultura eta artea gozatzen ikastea eta ondare kultural eta industriala balioestea.
Ikasleek komunikatzeko gaitasuna garatu behar dute, aurkitzen diren egoera bakoitzean egokiena den hizkuntzaren erregistroa erabiltzeko gaitasuna, ahozkoa nahiz ahozkoa ez den hizkuntzaren bitartez mezuak osatzeko eta indartzeko gaitasuna.
Eskola jarduera osoaren bidez lortu nahi ditugu orain arte aipatutako gaitasunak, eta oinarrizko bitartekotzat jotzen dugu diziplinartekotasuna (arloen arteko lotura moduan ulertuta). Bere osotasunean hartuko dugu ikaslea, saihestuz pertsona atal desberdinen batuketa gisa ulertzen duen ikuspegia (intelektuala batetik eta emozionala bestetik).
Ikastetxean eskaintzen diren ikasketak amaitutakoan, ikasleek bere arloko lanbide batean modu egokian aritzeko ezinbestekoak diren gaitasun eta ezagutza teknikoak eta giza gaitasunak lortu behar dituzte. Ondorengo ikasketetarako bideak irekitzen utziko dioten eta ikasketa horietan arrakasta izaten lagunduko dioten gaitasunak lortzea ere izango da helburua.
Oinarrizko gaitasun horiek guztiak, irakasgai guztietan zuzenean zein zeharka landuko dira.
LABURBILDUZ…
BISIOA
- 2021ean Monte Albertia sektorean erreferentea eta aintzindaria izango da . “Metodología eta teknologia aurreratuak erabiltzen, ikasleen enplegu tasa handituz, inguruko eta atzerriko enpresa eta erakundeekin elkarlanean”
BALIOAK
- Elkarlana: Kide bakoitzak bere gaitasunetik abiatuta helburua lortzeko egiten den lan bateratua.
- Konpromisoa: Finkatutako helburuei eskeintzen diegun denbora, gogoa, motibazioa eta ilusioa.
- Berrikuntza: Etengabe proposamen berriak sortzeko gaitasuna izatea.
- Konfidantza: Besteen eta norberaren gaitasun eta borondate onean sinistea.
- Egokitzeko gaitasuna: Aldaketen aurrean malgutasuna eduki egoera desberdinei aurre egiteko.
- Ekintzailetasuna: Aukerak ikustea eta hauek aurrera eramateko gaitasuna eta ausardia izatea.
MISIOA
- Irudi pertsonaleko profesional integral eta konpetenteak hezi, merkatuan txertatzeko.