CIFP BIDEBIETA LHII

 En

Bidebieta LHII Basauriko herrian dago kokatua, Nerbioi-Ibaizabal eskualdean, alegia. 1967an sortu zen inguruko industriaren eskariari erantzuteko, eta bere lehen izena “Industri Ofizialtzako eta Maisutzako Eskola” izan zen. Harrezkero, ikastetxearen ibilbidea Lanbide Heziketari eta honek azken bost hamarkadetan izan duen bilakaerari lotuta egon da.

CIFP Bidebieta LHII-an Lanbide Heziketako goi eta erdi mailako Heziketa Zikloak ematen dira, eguneko eta gaueko erregimenean, eta baita langileei eta langabeei zuzendutako Enplegurako Prestakuntza ere. Izan ere, kalitateko irakaskuntzaren aldeko apustua egin du, eta heziketa eta lan-munduaren harremana indartu nahi du.

Ikastetxeak 2002tik ISO 9001 ziurtagiria du, eta Heziketa Zikloen ikasketentzako eta Enplegurako Prestakuntzarako AENORek emandako UNE-EN ISO 9001:2008 delakoaren bidez  ziurtatuta dago. 2006an, kanpo-ebaluazio bat egin ondoren EFQM bikaintasunerako eredua jarraituz, EUSKALITek  “zilarrezko Q” bereizgarria eman zion. Gainera, 2003ko deialdian, Hezkuntza Ministerioak Kalitatearen nazioko sariaren Ohorezko Aipamena eman zion. 2011n, Ikastetxeak EKOSKAN ziurtagiria jaso zuen; eta 2015ean, Ingurumena Kudeatzeko ISO 14.001Sistema Integratuaren ziurtagiria. Horregatik, ingurune-portaeraren hobekuntza kudeatzen dugu, hondakinak, isuriak eta emisioak murriztu nahian, eta baita, baliabideak, lehengaiak, ura eta energiaren erabilera kontrolatzeko ere.

CIFP Bidebieta LHIIa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren Lanbide Heziketako Saiburuordetzaren menpe dago, eta Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailarekin, beste hainbat Erakundeekin eta inguruko enpresekin elkarlanean aritzen da.

 

El CIFP Bidebieta LHII se encuentra localizado en el municipio de Basauri, comarca del Nervión-Ibaizabal,  inició su andadura en el año 1967 para dar respuesta a la demanda de la industria de la zona, denominándose Escuela de Oficialía y Maestría Industrial.  Desde entonces ha estado muy ligado a la Formación Profesional y a la evolución que ésta ha sufrido en estas cinco décadas.

El CIFP Bidebieta LHII imparte Formación Profesional, Ciclos Formativos de nivel medio y superior, en régimen diurno y nocturno, así como Formación para el Empleo, dirigida a personas trabajadoras en activo y en situación de desempleo y en correspondencia con su misión, apuesta por una enseñanza de calidad y potencia la interrelación del mundo formativo con el mundo laboral.