CIFP ARMERIA ESKOLA LHII
Armeria Eskolan gure izaera eibartarra aldarrikatu nahi dugu; izaera hori baita gure nortasun-zeinua. Planteamendu uniformizatzaileen aurrean, gure EIBAR markak eta gure “ondo egindako lana” leloak ezin hobeto laburtzen ditu zein den Armeria Eskolaren eginkizuna.
Saririk garrantzitsuenak eskuratu ditugu (Alfonso X Jakitunaren Gorbata, Gipuzkoako Urrezko Domina, Lan Onari…). Harro gaude 100 urtetik gorako ibilbidean Eibar eta inguruko gizarteari eskaini diogun zerbitzuarekin, eta baita, gure ikasleek, errealitate ekonomiko eta sozialaren agente eraldatzaile gisa egin duten eta egiten diharduten lanarekin ere. Ikasle horietako asko, 400dik gora, enpresari bihurtu dira, izan dira.
Gure zerbitzuak nazioarteko kalitate-estandarrekin eskaintzen ditugu, gure eskaintza anbizio handikoada eta etengabe eguneratzen dugu. Kalitatezko Lanbide Heziketaren alde egiten dugu, konplexu eta estigmarik gabeko heziketaren alde, gure industria-ehunaren egiazko premietara egokitutakoa, zerbitzu publikorako dugun bokazioaren adierazle.
Gure zeregina “ondo egindako lana” kontzeptuan oinarritzen da, anbiguotasunik gabe. Etengabeko ahalegina, gizartearekin konpromisoa, eginkizuna zorroztasunez betetzea, ekintzen gardentasuna eta beste erakunde batzuekin elkarlana egitearen aldeko apostu sendoa egiten dugu, gure misio soziala hobeto garatu ahal izateko.
Ekintzetan seriotasuna eta zorroztasuna, konpromisoa eta zerbitzu-nahia, gure misioarenganako erantzukizuna eta diziplina dira bereizten gaituzten balioak. Armeria Eskola osatzen dugun pertsonok (administrazio-langileak, irakasleak, ikasleak…) sinetsita gaude etorkizuna hala beharrez oinarrituko dela Esfortzuaren, Lanaren eta Dezentziaren kulturan, bidezidor eta amarrurik gabe. “Ez dago esfortzu gabeko oinordetzarik”. Partekatutako lana da Armeria Eskola eta, baitere, Eibar eta bere ingurua, gaur egun hain beharrezkoak ditugun balore hauen ezaugarri