Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren Lanbide Heziketako Sailburuordetzak bultzatutako zentroa da Tknika.
Ardatz nagusitzat berrikuntza eta ikerkuntza aplikatua izanik, Tknikak egunero lan egiten du Euskadiko lanbide-heziketa Europako abangoardian jarrai dezan.
Sare-lanaren bitartez eta lanbide-heziketako irakasleen inplikazioari esker, munduko eredurik aurreratuenak erreferentetzat dituen zentro honek teknologiaren, prestakuntzaren eta kudeaketaren eremuekin lotura duten berrikuntza-proiektuak garatzen ditu.
2016-2017 ikasturtetik, TKNIKA UNEVOC zentroa da. Euskadiko LH-ko estandar eta kalitatearen hobekuntzan laguntzea da Tknika UNEVOC-Zentroa izatearen helburu nagusia.