Pertsonen politika

TKNIKA-rentzat, bere zereginaren lorpenerako, erakundea osatzen duten pertsonak dira arrakasta eragile giltzarriak. Beraiek dira eskainitako zerbitzuen eta hedatutako proiektuen garapen prozesuan balio erantsia ematen dutenak.

Pertsonen aukeraketa prozesua, zerbitzu/proiektu/lanpostu/funtzio bakoitzerako beharrezkoak diren konpetentzia profilen definizioarekin hasten da. Helburua, postu bakoitzerako pertsonarik egokiena eta konpetenteena aurkitzea da. Ondoren hautagairik konpetentena aukeratzeari ekiten zaio. Aukeraketa eta “kontratazio” prozesu hau, aukera berdintasuna eta aurkeztutako merituen ebaluazio objetiboa bermatuz garatzen da. “Kontratuak” (zerbitzu eginkizunak…) proiektu/zerbitzuen bizitza zikloari estuki lotuak egoten dira, erakundearen beharren arabera berritu daitezkeelarik.

Berritze hau, Ikasturte hasieran pertsona bakoitzari esleitzen zaizkion banakako helburuen lorpen mailari lotua dago (berariazko funtzio eta zereginetan zehaztuak). Honela lerrokatzen dira erakundearen estrategia, helburuak eta pertsona bakoitzaren helburuak. Ebaluazioa garapen pertsonalaren planaren ebaluazio prozesuaren emaitza izango da.

TKNIKA-k bere barne formazio planak ezartzen ditu. Bere helburua erakundeko pertsonen garapen konpetentziala eta profesionala garatzea da. TKNIKA-k gaur egun eta etorkizunean beharko dituen konpetentziak garatzea da helburua, eta beharrei aurrea hartzea. Balioaniztasuna eta malgutasuna dira erabilitako irizpide nagusienak.

TKNIKA-ko Zuzendaritzak, Tknikako pertsonek, bai banakako mailan, bai talde mailan lortutako emaitzak eta eginiko esfortzuak errekonozitzen ditu. Pertsoneniko erabateko konfidantzan oinarritutako harremanak mantenzten ditu eta jardueren garapenean bere erabateko laguntza agertzen die erakundeko pertsonei.