Hizkuntza politika

TKNIKA-k bi hizkuntza ofizialen (euskera eta gaztelera) erabilera eta sustapenari dagokionez, indarrean dagoen legedia betetzeko erabateko konpromezua agertzen du

Bere ahalmen eta aukeren neurrian, Tknika bere interes taldeen hizkuntz eskakizun eta eskaeretara egokitzen saiatuko da

Horretarako, komunikazioak, bai barnekoak eta bai kanpokoak (bilerak,mezuak, aurkezpenak, deialdiak, aldizkariak, web…) euskeraz eta gazteleraz garatuko dira

Tknikak hizkuntza inklusiboa erabiltzeko ahaleginak egingo ditu bere komunikazio guztietan.

Ikuspegi hau, dituen baliabideen neurrian, Tknikak eskeinitako zerbitzuetan eta garatutako proiektuetan sorturiko material didaktikoetara ere aplikatuko da.

Egoerak horrela eskatzen duenean, ingelera izango da erabilitako hirugarren hizkuntza. Beste kasuetan (frantsesa, alemaniera…) mezuaren hartzailearen ezaugarri eta behar berezien funtzioan erabiliko da.

Tknikak, bere ahalmenen neurrian, bere pertsonen hizkuntza hauekiko hizkuntz konpetentziak hobetzea ahalbideratuko du dagokion barne formakuntza planen bitartez.