Ekipamendu eramangarria. Eskaera egin ondoren, ekipoa erabiltzailearen lokalera eramango da, eta bertan erabili ahal izango da adostutako denboran.

Ekipamendu eramangarria. Eskaera egin eta gero, ekipamendua erabiltzailearen lokalera eramango da, non honen erabilera egin ahalko da akordatutako denboran.

Erabilgarritasuna

Erabilgarri
Ez dago erabilgarri

Ikaskuntza sakonaren bidez, AIBO denborarekin hazteko eta eguneroko elkarrekintzen bidez nortasun bakarra osatzeko gai da. Lifelike adierazpenak eta mugimendu multzo dinamikoa ditu.

AIBO txakur robot lagunkoia da, eta haren nortasuna eta portaera aldatu egiten dira denborarekin. Jabearen aurpegia ezagutu dezake, irribarreak eta laudoriozko hitzak antzeman ditzake, eta trikimailu berriak ikasi. Eta, jakina, laztan dezaten maite du.

Pertsonen egoera animikoa hobetzeaz gain, pertsonaren komunikazioan eragina duela konprobatu daiteke. Hainbat kasutan ahoz komunikatzeko zailtasunak erakusten dituen pertsonek AIBO txakur robotarekin interaktuatu eta komunikazio ez berbal sakonarekin egon direla ikusi da. Gainera, oroitzapenak berreskuratzeko gailu oso aproposa da, izan ere, pertsona askok txikitan txakurrekin izandako esperientziak gogoarazten dituzte.

Ekipamendu edo instalazio honen erabilerarako irizpide espezifikoak:

Kit hau zuzen eta probetxuz erabili ahal izateko https://us.aibo.com/ webgunean agertzen diren informazio azalpenak ondo irakurtzea gomendatzen da. Nola kargatu eta zer egiteko gai den adierazten da webgunean. Bestalde, erabileraren irizpide espezifikoak ondorengoak dira:

– Lehenik eta behin txakurra kargatu behar da. Ondoren, AIBO txakur robotarekin praktikatzea biziki gomendatzen da. Behin ulertuta txakurraren funtzionamendua nolakoa den, robota pertsonekin interaktuatzen jarri behar da. Pertsona guztiekin interaktuatzeko txakurra izanda ere, menpeko egoeran dauden pertsonekin erabiltzeko proposamena luzatzen dugu hemendik.

– Ekipamenduaren hauskortasunari dagokionez, garraiatzeko ez da neurri berezirik behar.

Ekipamendua TKNIKAn egongo da, eta ikastetxea arduratuko da berau jasotzeaz eta entregatzeaz, hauskortasuna dela-eta mezulariak saihestuz. Eskaera egin ondoren, errentariak ekipamendua jaso ahal izango du.

Aldi baterako alokairu-irizpideak:

Alokairuaren hasiera-data aste bateko astelehenean hasiko da, eta hurrengo asteko ostiralean amaituko da (guztira, 2 asteko alokairua). Egun horien barruan jaso eta
entregatuko da ekipamendua.

Norbaitek ekipamendua alokatuta badu eta entrega-egunaren bezperan (osteguna) ikusten badu ekipamendua libre dagoela hurrengo bi asteetan, alokairua beste bi astez luzatu ahal izango du, ezarritako prozedura bera jarraituz.

Arduraduna:

Etxe adimendun proiektuko arduraduna
Gorka Gaztelumendi
ggaztelumendi@tknika.eus
943082900

Baliabide hau eskatu

Ekipamenduaren mailegu eskaera

Zerbitzu hau erabiltzeko, Zentroak konpromisoa sinatu beharko du. Aplikazio bakoitza zentroak kontratuan aukeratutako pertsonagatik onartua izan beharko da.