Ekipamendu eramangarria. Eskaera egin eta gero, ekipamendua erabiltzailearen lokalera eramango da, non honen erabilera egin ahalko da akordatutako denboran.
Erabilgarritasuna
Kit robotiko hau Robot Soccer Kit izeneko hardware eta software libreko proiektuan oinarrituta dago. Proiektu hau Bourdeaux-eko unibertsitateko informatika-laborategiko LaBRI taldeko Olivier Lyk eta Grégoire Passaultek garatutakoa da.
Python lengoaian programazio gaitasunak praktikatzeko eta hobetzeko balio duen plataforma da. Bi taldetan antolatutako lau robot futbolariz osatua dago eta futbol-zelai bat emulatzen duen alfonbra baten gainean lehiatzen dira. Taldea osatzen duten robotak programatuta egon behar dute. Programazio horrekin, robotak zelaiko elementuetan eragiteko (pilota xaxatzea, zelaian zehar mugitzea, etab.) gai izango dira, eta era berean, posible da taldekako estrategiak programatzea, taldea koordinatzeko eta talde bereko kideen artean portaera interaktiboak lortzeko.
Ekipamendu edo instalazio honen erabilerarako irizpide espezifikoak:
Kit hau zuzen eta probetxuz erabili ahal izateko…
– Lehenik Robot Soccer Kit simulagailuarekin praktikatzea biziki gomendatzen da, eta ondoren, kit robotiko fisiko honetara jauzi egin. Esteka honetan, ‘Python-en ikasi Robot Soccer Kit-ekin’ ikastaroaren eduki guztiak aurki daitezke (Tknikan emana 2025eko azaroan). Bertan, simulagailu hori erabiltzeko jarraibideak eman ziren.
– Ekipamenduarekin batera doazen jarraibideak jarraitu behar dira. Jarraibide horiei jarraituz, kitaren muntaia fisikoa egitea eta abian jartzea lortzen da.
Ekipamenduaren hauskortasunari dagokionez, garraiatzeko ez da neurri berezirik behar.
Ekipamendua TKNIKAn egongo da, eta ikastetxea arduratuko da berau jasotzeaz eta entregatzeaz, hauskortasuna dela-eta mezulariak saihestuz. Eskaera egin ondoren, errentariak ekipamendua jaso ahal izango du.
Aldi baterako alokairu-irizpideak:
Alokairuaren hasiera-data aste bateko astelehenean hasiko da, eta hurrengo asteko ostiralean amaituko da (guztira, 2 asteko alokairua). Egun horien barruan jaso eta entregatuko da ekipamendua.
Norbaitek ekipamendua alokatuta badu eta entrega-egunaren bezperan (osteguna) ikusten badu ekipamendua libre dagoela hurrengo bi asteetan, alokairua beste bi astez luzatu ahal izango du, ezarritako prozedura bera jarraituz.
Arduraduna:
Robotika Autonomoa arloko arduraduna
Lara Burgoa Etxaburu
lburgoa@tknika.eus
688880946
943082900