HP DESIGNJET 3D PRINTER. PROTOTIPATZE AZKARRARAKO INPRIMAGAILUA

Ekipamendu finkoa. Tknikako instalazioan erabili beharko da, non eskaera egin duten pertsonei utziko zaien.

Erabilgarritasuna

Erabilgarri
Ez dago erabilgarri

ABS materialezko 3D piezen fabrikaziorako ekipamendua prototipatze azkarra teknologia erabiliz.

Prototipoen edo modeloen prototipatze azkarra edo fabrikazio azkarra; helburu nagusia forma zehatzeko hiru dimentsioetako diseinuak lortzea CAD 3D aplikazioak erabiliz eta garapen denbora murriztuz.

Ekipamenduak “stl” luzapena duten 3D fitxategietatik abiatuz kolore batetako ABS-zko prototipoak fabrikatzea ahalbidetzen du, lortzen dirn dimentsio maximoak 203 x 152 x 152 mm direlarik.

Prototipatze makina garbiketa sistema batez osatzen da; prototipoaren fabrikazioan sortzen den euskarri materiala kentzeko.

Ekipamendu edo instalazio honen erabilerarako irizpide espezifikoak:

  • Ekipamendu honen inguruko ikastaro edo tailer batetan parte hartu izana.
  • EAE-ko Lanbide Heziketako irakaslea izatea.

Arduraduna:

Proiektu teknologikoen dinamizatzailea
Gorka Baqueriza Modrego
gbaqueriza@tknika.eus
943082900

Baliabide hau eskatu

Ekipamenduaren mailegu eskaera

Zerbitzu hau erabiltzeko, Zentroak konpromisoa sinatu beharko du. Aplikazio bakoitza zentroak kontratuan aukeratutako pertsonagatik onartua izan beharko da.