PRIUS III IBILGAILUA HIBRIDO DIDAKTIFIKATUA

Ekipamendu eramangarria. Eskaera egin eta gero, ekipamendua erabiltzailearen lokalera eramango da, non honen erabilera egin ahalko da akordatutako denboran.

Erabilgarritasuna

Erabilgarri
Ez dago erabilgarri

Ekipamendu didaktiko bat da, ez da karreteran erabil daitekeen ibilgailu bat (ez dago alta emanda ibilgailu moduan). Tknika ez da arduraduna izango bere erabilera ez-egokiarengatik.

Zeharo didaktifikatuta dagoen Toyota Prius III ibilgailu bat da, berarekin ibilgailuen hibridazioarekin erlazionaturiko praktika desberdinak egin daitezke: osagai desberdinen identifikazioa, seinaleen kaptura eta diagnosia, dokumentazioaren erabilera, tentsio altuko bateriaren deskonexio prozesua, tentsio altuaren inguruan segurtasuna, …

Ibilgailuak hibridazioari dagozkion zenbait ezaugarri begi-bistan ditu: bateria, inbertsorea eta zatitutako trans-ejea. Gainera bertan ADA 307 maketa bat txertatuta dago ziklo konbinatuko ibilgailu hibridoen ikasketa kontzeptualarako erabili daitekeena. Azkenik, seinaleak hartzeko panel batez eta diagnosi makina batez ekipatuta dago, ordenagailu portatila eta guzti.

Ekipamendu edo instalazio honen erabilerarako irizpide espezifikoak:

– Derrigorrezkoa da EAE-ko LH-ko irakaslegoaren prestakuntza planen barnean (Garatu, Tknika, prestakuntza zentruan, …) ibilgailu hibrido eta elektrikoen inguruan ikastaro presentzial bat egina izatea.
– EAE-ko LH-ko ikastetxeren batetan Garraioa eta Ibilgailuen Mantenimendu zikloko irakaslea izatea.

Garraioa kamioi-gruaz egin beharra dago, karreteran ibiltzeko baimendua ez dagoen ibilgailu didaktifikatu bat da. Ekipamendua TKNIKAN kokatzen da.

Arduraduna:

Automozio proiektuen dinamizatzailea
Gaizka Lazarobaster
glazarobaster@tknika.eus
943082900

Baliabide hau eskatu

Ekipamenduaren mailegu eskaera

Zerbitzu hau erabiltzeko, Zentroak konpromisoa sinatu beharko du. Aplikazio bakoitza zentroak kontratuan aukeratutako pertsonagatik onartua izan beharko da.