ESKUZKO DIGITALIZAZIO EKIPAMENDUA

Ekipamendu eramangarria. Eskaera egin eta gero, ekipamendua erabiltzailearen lokalera eramango da, non honen erabilera egin ahalko da akordatutako denboran.

Erabilgarritasuna

Erabilgarri
Ez dago erabilgarri

Aro digitalean gaude eta "dena" digitalizatzeko joera dago. Marrazketa teknikoaren konplementu interesgarria da eskanerren teknologia erabiltzea, azalerak eta forma konplexuak digitalizatzeko aukera ematen bait du. Ekipamendu honekin ikasleak teknologia honekin praktikatzeko aukera ematen du, eskanerrarekin eta softwarearekin praktikatuz.

Argi estrukturatu bidezko eskaner eramangarria da. Eskuz egiten du eskaneatze prozesua.

Eskanerra erabiltzeko VX Elements softwarea behar da. Ekipoarekin batera 50 lizentzia arte datoz, erabiltzaileak software instalatu beharko du erabiliko diren ordenagailutan.

VX Elements 3 software erabiltzeko aukera ematen du:

VX Scan: digitalizatu nahi den pieza eskaneatzeko prozesua egiteko.

VX Model: lortutako puntuen lainoa lantzeko, garbitzeko,.. e.a. zenbait lan egiteko.

VX Inspect: eskaneatutako pieza referentzi batekin kontrastatu eta desbiderapenak lortzeko.

 

Ekipamendu edo instalazio honen erabilerarako irizpide espezifikoak:

Ekipo teknologiko bezela, erabiltzailea softwarea eta digitalizazio prozesutan esperientziren bat edukitzea komenigarria da, nahitaezkoa ez den arren. Fabrikazio mekanikoko edo ekipoen mantenuko familiako irakaslea izan daiteke erabiltzailearen perfil egokia.

Ez da neurri berezirik behar tresneria garraiatzeko. Maleta bakar bat da.

Printzipiozko lagapena 15 eguneko gehienezko epea emango da, ikastetxe desberdinen erabilera sustatzeko.

Arduraduna:

Fabrikazio Aditiboko dinamizatzailea
Gorka Baqueriza
gbaqueriza@tknika.eus
943082900

Baliabide hau eskatu

Ekipamenduaren mailegu eskaera

Zerbitzu hau erabiltzeko, Zentroak konpromisoa sinatu beharko du. Aplikazio bakoitza zentroak kontratuan aukeratutako pertsonagatik onartua izan beharko da.