ESKUZKO DIGITALIZAZIO EKIPAMENDUA
Erabilgarritasuna
Aro digitalean gaude eta "dena" digitalizatzeko joera dago. Marrazketa teknikoaren konplementu interesgarria da eskanerren teknologia erabiltzea, azalerak eta forma konplexuak digitalizatzeko aukera ematen bait du. Ekipamendu honekin ikasleak teknologia honen aplikazio esparruak ezagutzeko aukera ematen du, eskanerrarekin eta softwarearekin praktikatuz.
Argi estrukturatu urdin bidezko eskaner eramangarria da. Eskuz egiten du eskaneatze prozesua.
Eskanerra erabiltzeko VX Elements softwarea behar da. Ekipoarekin batera 50 lizentzia arte datoz, erabiltzaileak softwarea instalatu beharko du erabiliko diren ordenagailutan.
VX Elements 3 software erabiltzeko aukera ematen du:
VX Scan: digitalizatu nahi den pieza eskaneatzeko prozesua egiteko.
VX Model: lortutako puntuen lainoa lantzeko, garbitzeko,.. e.a. zenbait lan egiteko.
VX Inspect: eskaneatutako pieza referentzi batekin kontrastatu eta desbiderapenak lortzeko.
Ekipamendu edo instalazio honen erabilerarako irizpide espezifikoak:
Ekipo teknologiko bezela, erabiltzailea softwarea eta digitalizazio prozesutan esperientziren bat edukitzea komenigarria da, nahitaezkoa ez den arren. Fabrikazio mekanikoko edo ekipoen mantenuko familiako irakaslea izan daiteke erabiltzailearen perfil egokia.
Eskaner modelo hau zehatza da eta profesionaltzat hartu daiteke. Kontuan izan softwarea exigentea dela ordenagiluaren tarjeta grafikoarekin eta beraz eskaner honekin lan egiteko ordenagailuak ezaugarri aurreratuak beharko dituela.
Ez da neurri berezirik behar tresneria garraiatzeko. Maleta bakar bat da.
Printzipiozko lagapena 15 eguneko gehienezko epea emango da, ikastetxe desberdinen erabilera sustatzeko.
Arduraduna:
Fabrikazio Aditiboko dinamizatzailea
Gorka Baqueriza
gbaqueriza@tknika.eus
943082900