Erabilgarritasuna
Kit hau 4G teknologien inguruko hainbat praktika ikasleekin egiteko beharrezko den materialez (4G corerako PCa izan ezik) osatua dago.
Ikasleekin egin daitezkeen praktikak:
- Espektro publikoa eta pribatua aztertu
- 4G irrati (eNB) komertzial bat kode irekiko (open source) 4G core batera konektatu
- Kode irekiko softwarean oinarritutako 4G irrati (eNB) bat abiarazi
- SIM txartelak programatu eta konfiguratu
- Hainbat gailu (industria-routerrak eta smartphoneak) 4G sare pribatura konektatu
Kit-ak honako elementu edo gailu hauek ditu:
- 1x eNB -irrati- komertziala (Baicells Neutrino 224E)
- 1x SIM txartel-grabatzailea eta 4 SIM txartel (OpenCells)
- 2x 4G/5G smartphone (Samsung/Oneplus)
- 1x 4G/5G industria-routerra (Teltonika)
- 2x SDR espektro-analisirako (Analog Devices Adalm-Pluto)
- 1x SDR eNB-rako (Ettus B210)
Ekipamendu edo instalazio honen erabilerarako irizpide espezifikoak:
Aurre-baldintzak
Materiala eskatu ahal izateko, beharrezkoa da azken urteotan Tknikak 4G/5G sare pribatuei buruz emandako prestakuntzaren batean parte hartu izana:
- 2023: 5G: Sare-arkitekturaren oinarriak eta sare pribatu baten abiaraztea.
- 2024: 5G teknologia gelan inplementatzeari buruzko tailer praktikoak.
- 2025: 5G sare pribatuen erabilera-kasuak.
Kit-ak ez du sarearen core-a exekutatzeko ordenagailurik; beraz, ikastetxeak bere funtzionamendu zuzenerako beharrezkoa den hardwarea duen PC bat (mahai gainekoa edo eramangarria) jarri beharko du. Gutxieneko eskakizunak honako hauek dira: Intel Core i7 (8. belaunaldia edo berriagoa), 16GB RAM eta 1Gbps-eko sare-txartela.
Kokapena
Ekipamendua CIFP Tartanga LHII-n egongo da eta ikastetxea arduratuko da berau jasotzeaz eta entregatzeaz, hauskortasuna dela-eta mezulariak saihestuz. Eskaera egin ondoren, errentariak ekipamendua jaso ahal izango du.
Aldi baterako alokairu-irizpideak
Alokairuaren hasiera-data aste bateko astelehenean hasiko da, eta hurrengo asteko ostiralean amaituko da (guztira, 2 asteko alokairua). Egun horien barruan jaso eta
entregatuko da ekipamendua. Norbaitek ekipamendua alokatuta badu eta entrega-egunaren bezperan (osteguna) ikusten badu ekipamendua libre dagoela hurrengo bi asteetan, alokairua beste bi astez luzatu ahal izango du, ezarritako prozedura bera jarraituz.
Arduraduna:
Investigador en tecnologías nativas en la nube y 5G
Aitor Iturrioz Rodríguez
aiturrioz@tknika.eus
608278741