Espezializazio Arlo honen helburua Smart Collaborative Learning Factories sarea abian ipintzea da Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeetan.
Learning Factory benetako fabrikazio-ingurune industriala da, ikasleei produktuak sortzeko prozesura zuzenean hurbiltzeko aukera ematen diena. Ikaskuntza esperimentala eta erronketan oinarritutako kontzeptu didaktiko batean oinarritzen dira. Learning Factory batean produktu bat ekoizteko behar den balio-kate guztia birsortzen da, eta, horretarako, ingurune fisikoa eta beharrezkoak diren makinak, ekipoak eta baliabideak erabiltzen dira.
Smart. Fabrikazio aurreratuko teknologiak integratzea ahalbidetzen duten inguruneak dira, eta, beraz, digitalizazio-maila handia dute.
Collaborative. Metodologiari dagokionez, hainbat zikloetako ikasleen, familien edo ikastetxe arteko ikasleen lankidetza sustatzen duten proiektuak gauzatzeko aukera ematen dute.
Espezializazio Arlo honen helburua Smart Collaborative Learning Factories sare bat abian ipintzea da Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeetan. Gaur egun, 22 ikastetxek parte hartzen dute honetan.