Baliabide teknologikoen bitartez estal daitezkeen asistentzia-beharrak detektatu eta LH-tik konponbidea eman.

Proiektu honen jabea:Berrikuntza Teknologikoa eta Sistema Adimendunak

Gaur egun, herrialde garatuetan bizi-itxaropena 80 urtekoa da gutxi gorabehera, eta egin diren azterketa batzuek aurreratzen dutenez, 2050. urtean 110-120 urtekoa izatera iritsiko da adin hori. Etorkizuneko agertokia horrelakoa izanik, seguruenik ere egungo gure sistema sanitarioa hurrengo urteetan ez da jasangarria izango, zerbitzuak orain arte bezala egin nahi badira behintzat.

Gaur egun, ospitaleko arreta-zerbitzuek aro berri bat dute aurrez aurre, erronkaz betetako panorama, eta erronka horiei aurre egiteko ezinbestekoa da herritarrengana hurbiltzeko modu berritzaileak sortzea, paradigma zahar batzuk aldatzea eta bestelakoak garatzea, osasun-sisteman inplikatuta dauden eragile guztien egungo beharrekin bat etor daitezen.

Proiektu honetan, Lanbide Heziketako Osasungintza eta Elektrizitatea eta Elektronika lanbide-arloek Osasun Sistemako eragileekin eta inguruko teknologia-enpresekin lankidetzan jardun izan dute, baliabide teknologikoen bitartez estal daitezkeen asistentzia-beharrak detektatzeko eta Lanbide Heziketatik konponbidea emateko . Horrexegatik jarri da arreta teknologian eta, zehazkiago, epe laburrean/ertainean sistema teknologikoen bidezko asistentzia ahalbidetuko duten egiturak hobetzeko premian. Alor hori, hurrengo urteetan etengabe haziko den premia latentea izateaz gain, aukera paregabea da premia horiei erantzutera bideratutako teknologian oinarritutako zerbitzu berriak garatzeko.

Proiektu honi lotutako albisteak: